Kiwi, udare eta platano smoothiea ziazerbekin

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Kiwi, udare eta platano smoothiea ziazerbekin

Descargar

kcal
163 8%
Azúcares
29g 32%
Grasas
0,8g 1%
Grasas saturadas
0,1g 1%
Sal
0,1g 1%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Ziazerba hostoak xahutu eta garbituko ditugu. Udarea zuritu eta zatituko dugu (ongi garbituta azala eta guzti ere bota dezakegu), baita kiwiak eta platanoak ere. Irabiagailuaren edalontzian jarriko ditugu fruta eta ziazerbak, urarekin edo izotzarekin batera, limoi-zukua gehituko dugu eta testura homogeneoa lortu arte birrinduko ditugu. Egin berritan zerbitzatuko dugu, lastotxo batekin eta fruta zatitxo batzuekin, osagarri gisa.
Errezeta freskagarria eta oso osasungarria. Fruta osorik hartzea gomendatu ohi bada ere, errezeta hau irabiatua denez ezin da zukuekin edo likidotuekin konparatu; izan ere, fruten eduki guztia, zuntz guztia, baliatzen da. Kiwia C bitaminan aberatsa da eta errezeta honetan oso-osorik aprobetxatzen da, ez baita beroarekin tratatzen. Gozo-puntua platanoak eta udareak emango diote. Egun beroetan izotza gehi dezakegu, edo bestela ura, testurak hala eskatzen badu. Fruta osoekin egiten denez, zuntz, bitamina eta gai antioxidatzaile ugari ditu errezeta honek. Limoi-zukua gehituta azkar oxidatzea saihestuko dugu; beraz, etxetik kanpo kontsumitzeko ere eraman dezakegu. Horregatik, erosoa izan daiteke haurrek askaltzeko.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g kiwi
  2. 150 g ziazerba fresko
  3. 400 g udare urtsu
  4. 2 platano
  5. 100 ml ur/izotz
  6. 20 ml limoi-zuku

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/