Laranja- eta papaia-irabiakia

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Laranja- eta papaia-irabiakia

Descargar

kcal
211 11%
Azúcares
39g 43%
Grasas
1,8g 3%
Grasas saturadas
1g 5%
Sal
0,1g 1%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Papaia moztuko dugu, meloi batekin egingo genukeen bezalaxe. Luzetara xerratan moztu ondoren, azala eta zapore min bereizgarria duten pipitak kendu behar zaizkio. Laranjak zuritu behar ditugu, eta ataletan banatu. Papaia eta laranjak irabiagailuaren edalontzian jarri, eta irabiatuko ditugu. Bi jogurt naturalak nahastuko ditugu, eta krema homogeneoa lortu arte irabiatu. Hozkailuan gordeko dugu. Zerbitzatzeko orduan, berriz irabiatuko dugu, eta fruta-zatiren bat jarriko diogu gainaldean, apaintzeko.
Edariak papaiaren, laranjaren eta jogurtaren onura guztiak ditu, irabiatuta prestatzen denez ez duelako hondakinik sortzen, hau da, ez da zuntzik, ez mineralik eta bitaminarik galtzen. Horri esker, naturalki dituzten azukreak ez dira azukre aske bihurtzen, eta, beraz, ez dira kaltegarriak. Gosarian har dezakegu, postretarako erabili, edota hamaiketakoan ala askarian, soinean eraman dezakegu eta. Gogora dezagun bitaminak ez direla berehalakoan "galtzen", 12 orduz mantentzen direlako behintzat. Nutrizioaren ikuspegitik, papaiak eta laranjak C bitaminaren eta azido folikoaren iturri bikain bilakatzen dute, eta jogurtak kaltzioa eta kalitate oneko proteinak ematen dizkio.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 4 laranja (800 g)
  2. Papaia erdia (500 g)
  3. 2 jogurt natural oso

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/