Laranjak kanelarekin
- Postrea
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad para principiantes
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 90 5%
- Azúcares
- 19g 21%
Modo de preparación
Laranja guztiak zurituko ditugu, bat izan ezik. Azal zuria kendu eta zati finak egingo ditugu. Txikitzean irtendako zukua jaso eta zuritu ez dugun laranjaren zukua gehituko diogu, ondoren kanela eta lima- edo limoi-zukua. Laranjak erretilu batean jarriko ditugu eta nahasketa botako diegu gainera, ongi nahastu ondoren. Hozkailuan sartuko dugu ordu erdiz, mahaira atera aurretik.
Errezeta xume hau egokia da frutaren kontsumoa sustatzeko. Zitrikoak dira C bitamina gehien duten elikagaietakoak. Bitamina hau fruta eta barazki batzuetan baino ez dagoela esan daiteke, gordinik kontsumitzen badira, izan ere, beroaren eraginez erraz suntsitzen den bitamina da. Horregatik esaten da egunero hartu behar diren gutxieneko 3 fruta anoetatik bat zitrikoena izatea komeni dela. Laranjak gainera, beste frutak bezala, karbohidrato eta zuntzen iturri dira. Kanelak zapore gozoa ematen die azkenburuei eta azukrearen alternatiba egokia da zaporea emateko. Lima edo limoi zukuak frutaren zaporea areagotzen du eta nekezago erdoiltzen da.
Ingredientes (4 personas)
- 5 laranja
- 50 ml laranja-zuku
- 50 ml lima- edo limoi-zuku
- Ehotako kanela
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
