Lekak kuiarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Lekak kuiarekin

Descargar

kcal
59 3%
Azúcares
4,2g 5%
Grasas
0,4g 1%
Sal
0,5g 8%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Lekak garbitu eta alboetako hariak kenduko dizkiegu, azal-kentzeko batekin edo ondo zorroztutako aizto batekin. Behin lekak garbituta, hiru edo lau zatitan moztuko ditugu. Lekak kazola batean 10 minutuz egosiko ditugu, ura, gatza eta olio-turruta batekin, puntu-puntuan dauden arte. Beste alde batetik, kuia zatitu eta dado txikitan moztuko dugu. Tipula eta bi baratxuri-ale brounoisse eran txikitu (kubotxoetan txikituta), eta beste kazola batean oliotan sueztituko ditugu. Tipula arinki frijitu eta kuia botako dugu. Dena maneatu, eta 10 minutuz sueztitzen utziko dugu. Koilaratxokada bat irin botako diogu. Dena berriro sueztituko dugu, eta leka egosiak bota dizkiegu. Gero, egosketa horren salda erantsiko dugu. Barazkiak estali behar ditu, gehiegi blaitu gabe. Dena egosten utziko dugu bost minutu gehiagoz, eta gatz-puntuan jarriko dugu. Zerbitzatzeko prest dago.
Barazki-errezeta hau, zaporetsua izateaz gain, begietara ongi ematen digu, oso koloretsua da, eta izugarrizko onurak dakarzkigu: bitaminak, mineralak, zuntza eta beste zenbait substantzia onuragarri. Azken horien artean daude landareei kolorea ematen dieten pigmentuak, eta hain zuzen, plater honen koloreak ondo erakusten duenez, pigmentu mota desberdin horietan aberatsa da. Gainera, errezeta honek hamaika aldaera izan ditzake; izan ere, arrautza, patata, bihi osoko zerealak (pasta, arroza...) gehi geniezazkioke, garnizio moduan erabil daiteke arrain- edo haragi-plater baterako eta egokia da bazkaritarako nahiz afaritarako. Plater arina eta digeritzeko erraza da. Mantenugai kopuru handiegia ez galtzeko, gomendatzen da ur gehiegi ez erabiltzea barazkiak egosteko, mantenugaietako batzuk uretan urtu egingo direlako. Hori dela eta, baliagarria izan daiteke lurrunetan, mikrouhin labean edo eltze laster batean egostea.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g leka
  2. 200 g kuia
  3. 1 tipula
  4. 2 baratxuri-ale
  5. 10 g irin
  6. gatz pixka bat

sReceta online en: