Osoko makarroi salteatuak barazkiekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 289 15%
- Azúcares
- 3,9g 4%
- Grasas
- 2,7g 4%
- Grasas saturadas
- 0,4g 2%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Lehenik eta behin, makarroiak egosiko dira 7 minutuz irakiten ari den ur ugaritan, gatza pitin batekin. Ondoren xukatu egingo dira.
Kazuelan oliba-olio apur batekin, tiratan ebakitako tipula eta zati erregularretan ebakitako kalabaza arin frijituko ditugu.
Jarraian, gari-zainzurien puntak eta perretxiko garbiak gehituko ditugu.
10 minutuz prestatuko dugu, gatz pitin bat botako diogu eta geroko gordeko dugu.
Frijitukia egin ostean, makarroiekin nahastuko dugu, labean berotuta eta oliba-olio apur batekin igurtzita.
Pasta, bere forma desberdinetan, konbinazio ugari onartzen dituen elikagaia da, bere zapore neutroagatik. Errezeta honetan kalabaza gisako barazkiekin nahasten da. A probitamina izateagatik nabarmentzen da elikagai hori, eta defentsak eta ikusmena indartzen ditu. Bestalde, gari-zainzuriak eta perretxikoak bere zaporeagatik eta testuragatik nabarmentzen dira, bere nutrizio-balioengatik baino. Bi osagaiek ia ez dute kaloriarik baina mineral asko dituzte, batez ere, potasioa eta magnesioa. Platerako kaloriak pastarenak dira, karbohidratoengatik da energetikoa elikagaia, baina osokoa denez, zuntza, bitaminak eta mineralak ere baditu. Koipea oliba-oliotik dator, oso osasungarria, eta barazkiak sueztitzeko erabilitako olio kantitatearen araberakoa izango da. Umeek asko atsegin duten elikagaia da pasta, eta errezeta hau aukera aparta bihurtzen da umeak barazkien eta osoko elikagaien gustuetan hezteko.
Ingredientes (4 personas)
- 300 g osoko makarroi
- 1 tipula
- 125 g gari-zainzuri (12 punta)
- 100 g kuia
- 100 g perretxiko
- 20 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
