Mahats eta gazta urdinezko entsalada
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 218 11%
- Azúcares
- 3,8g 4%
- Grasas
- 20g 28%
- Grasas saturadas
- 5g 26%
- Sal
- 0,6g 9%
Modo de preparación
Letxugak eta endibiak hostokatu, eta ondo garbituko ditugu, ez daitezen horren mikatzak izan. Letxugak zatituko ditugu, eta horiekin endibiak apaindu. Oliba-olio birjina estrarekin, mugurdi-ozpinarekin eta gatz-ukitu batekin egindako ozpin-olioarekin onduko ditugu letxugak.
Ondutako entsaladaren gainean, intxaurrak eta mahatsak jarriko ditugu. Intxaurrak zurituta egongo dira, eta mahatsak pipitarik gabe, garbituta eta erditik zatituta. Gero, gazta urdina kubotxotan jarriko dugu endibien gainetik. Unean bertan zerbitzatuko dugu, ongailuak ez ditzan barazkiak hondatu.
Letxuga eta endibiak barazkiak dira, mantenugai onuragarri eta beharrezko ugari dituen funtsezko elikagai-taldea, alegia. Entsalada mahatsekin egiten da, eta fruta horrek zuntza, bitaminak, mineralak eta organismoarentzat oso onuragarriak diren beste substantzia asko ditu. Zapore-kontrastez betetako errezeta da, mahatsen gozotasunak gazta urdinarekin topo egiten duelako. Gazta-eduki txiki horrek koipearekin, kalitate handiko proteinekin eta kaltzioarekin aberasten du platera. Azken ukitua emateko, intxaurrak botako dizkiogu, eta horrek gantz kardio-osasungarriak, burdina, kaltzioa, zuntza, etab. erantsiko dizkio. Hala, errezeta hau hainbat mantenugai askoren iturria da. Proposamen oso osasungarria da mahatsak gure elikaduran sartu eta sasoian dauden bitartean aprobetxatzeko.
Ingredientes (4 personas)
- 200 g askotariko letxuga
- 100 g endibia
- 160 g mahats gorri eta zuri
- 80 g intxaur zuritu
- 80 g gazta urdin
- 30 ml oliba-olio birjina estra
- 10 ml mugurdi-ozpin
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
