Oilasko-bularkia alberjiniarekin eta kuiatxoarekin papillote eran

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Oilasko-bularkia alberjiniarekin eta kuiatxoarekin papillote eran

Descargar

kcal
194 10%
Azúcares
3,7g 4%
Grasas
4,4g 6%
Grasas saturadas
1,2g 6%
Sal
0,5g 9%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Oilasko-bularkiak garbitu, kubotxo ez oso lodietan ebaki, eta gatza botako diegu. Aluminiozko papera lau karratutxotan ebakiko dugu, eta barruko aldea olioztatuko dugu. Tipuletak juliana eran eta alberjinia eta kuiatxoa xerra finetan ebakiko ditugu. Aluminiozko paperean, juliana eran ebakitako tipuleta-geruza bat eta alberjinia eta kuiatxo xerra batzuk jarriko ditugu. Gainean oilasko-bularkiak ipiniko ditugu, eta beste tipuleta, alberjinia eta kuiatxo geruza bat. Zartagin batean, baratxuri-frijitukia egingo dugu, oliba-olio apur batekin, eta frijituki horrekin onduko dugu papillote bakoitza itxi aurretik. Gatz apur bat hautseztatu eta aluminiozko paperaren papillotea itxiko dugu, paketetxo bat izango balitz bezala, baina alboetan lekua utzita. Horrela, berotzean puztu egingo da barruan sortutako lurrunen eraginez. Labean egingo ditugu, 180 ºC-tan 20 minutuz edo papilloteak puzten direnetik 5 minutu igaro arte. Barazkiekin eta papilloteko zukuarekin zerbitzatuko ditugu.
Oilasko-bularkia proteina osasungarria ematen duten elikagaien multzoan sartzen da, arrainarekin, arrautzekin eta lekaleekin batera; beraz, elikadura osasungarria izateko ezinbesteko elikagaia ez bada ere, izan daiteke haren parte. Haragi «zuri» gihartsua da; hau da, kalitate oneko proteinak ematen ditu baina koipe-ekarpen txikia eginik (% 1,2 inguru), B taldeko bitamina kantitate interesgarriak ditu, baita zenbait mineral ere, besteak beste, burdina, potasioa eta fosforoa. Haragi zuri guztiek bezala, burdina gutxiago izateaz gain, purina kantitatea ere urriagoa du (organismoan azido uriko bihurtzen dira purinak), baina, haragi zurien artean, oilaskoaren bularkiak ez du ia-ia purinarik. Errezeta honetan barazkiekin osatu eta papillote erara prestatuko dugu oilaskoa. Hala, onuragarriagoa izango da platera. Alde batetik, barazkiek bitamina eta mineral eta zuntz barietate handiagoa ekarriko dute. Eta labean egiten denez, erretzean jariatutako zukuaz baliaturik, hobeto kontserbatuko dira elikagaien propietateak.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 600 g oilasko-bularki
  2. 1 tipuleta
  3. 1 alberjinia
  4. 1 kuiatxo
  5. 2 baratxuri-atal
  6. 10 ml oliba-olio birjina
  7. Gatz pixka bat
  8. Perrexila

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/