Oilasko-izterrak plantxan, su eztian frijitutako kuia zatiekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 257 13%
- Azúcares
- 2,4g 3%
- Grasas
- 14g 20%
- Grasas saturadas
- 4g 19%
- Sal
- 0,5g 9%
Modo de preparación
Oilasko-izterrak moztuko ditugu, luzetara irekiz hezurrera arte. Txiki-txiki egindako baratxuri zurituekin eta piperbeltz beltz pixka batekin apailatuko ditugu. Oliba-olio birjina apur bat duen zartagin batean su bizian egingo ditugu, plantxan, gainetik eta doratu arte. Suaren bizitasuna jaitsi, eta kozinatzen amaitu arte edukiko ditugu.
Tipula brounoisse erara xehatu (txiki-txikia geratu arte), eta zartagin batean su ertainean erregosiko dugu. Horixka dagoenean, kubotan zatitutako kuia gehituko diogu. Guztia nahastuko dugu kuia desegiten hasi arte. Gatz pixka bat gehituko diogu.
Nahastea 5 minutuz utziko dugu sutan, eta oilasko-izterrak kuiazko hornigaiarekin zerbitzatuko ditugu.
Errezeta osasungarri eta zaporetsua da; izan ere, piperbeltzez ondutako haragi zuria eta barazkiz egindako hornigaia ditu. Oilaskoak, funtsean, kalitate handiko proteinak emango ditu. Kuiak eta tipulak, berriz, bitamina eta mineralen ekarpena eginez osatuko dute errezeta; besteak beste, potasioa, azido folikoa eta C bitamina nabarmendu ditzakegu. Nolanahi ere, bitamina horien zati bat galduko da janaria kozinatzean. Urte osoan goza dezakegu errezeta honetaz, eta guztientzat da egokia, begetarianoentzat eta beganoentzat izan ezik.
Ingredientes (4 personas)
- 600 g oilasko-izter
- 2 baratxuri-atal
- 50 ml oliba-olio birjin
- Piperbeltz beltza
- 400 g kuia
- 100 g tipula
- Gatz-apur bat
sReceta online en:
