Pikillo-piperren nahaskia urdaiazpiko iberikoarekin

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Pikillo-piperren nahaskia urdaiazpiko iberikoarekin

Descargar

kcal
316 16%
Azúcares
3,3g 4%
Grasas
20g 29%
Grasas saturadas
6g 30%
Sal
1g 12%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Piperrak juliana eran moztuko ditugu, hau da, zerrenda luze eta mehetan. Zartagin batera, olio pixka bat eta fin moztutako baratxuria eta zati txikitan ebakitako urdaiazpikoa botako ditugu. Baratxuria su txikian horitzen utziko dugu; gero, piperrak bota, eta sueztitzen utziko dugu dena. Gatz pixka bat botako diogu. Erdi-irabiatutako arrautzak botako dizkiogu, eta su txikian bueltak emango dizkiogu mamitzen den arte.
Pikillo-piperrak dira nahaski honen elikagai garrantzitsuenetako batzuk, eta haien kolore eta zapore biziak ukitu berezia ematen diote platerari. Piperrak kaloria gutxiko jakiak dira, ur asko dutelako, eta, horretaz gain, bitaminak, mineralak eta substantzia antioxidatzaileak dituzte, osasunerako oso onuragarriak direnak. Zehazki, piperrek C bitamina asko dute; baina, kasu honetan, aintzat hartu behar dugu bitamina horren parte bat suntsitu egiten dela beroaren ondorioz, tenperatura altuak okerrago jasaten dituen bitaminetako bat baita. Piperrekin batera, urdaiazpiko iberikoa dugu, balio biologiko handiko proteinetan aberatsa dena. Eta, noski, nahaskia egiteko ezinbestekoa da arrautza. Kalitaterik oneneko proteinak, koipeak eta bitaminak ditu, eta horien artean, aipagarriak dira D bitaminaren edukiak, azkeneko azterketek agerian utzi baitute bitamina horren eskasia dagoela gure inguruan.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g pikillo-piper gorri
  2. 200 g urdaiazpiko iberiko
  3. 1 baratxuri-ale
  4. 8 arrautza
  5. 10 ml oliba-olio birjina estra
  6. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/