kinoa brokoli, gazta eta urdaiazpiko serranoarekin

  • 4367 visitas
Dificultad
Dificultad
Tiempo
kinoa brokoli, gazta eta urdaiazpiko serranoarekin

Descargar

kcal
301 15%
Azúcares
6,4g 7%
Grasas
9g 13%
Grasas saturadas
4g 17%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Kinoa ur hotzarekin garbituko dugu ura garden atera arte, eta geroko utziko dugu. Bitartean, kazola baxu eta zabal batean honako hauek salteatuko ditugu: baratxuri-ale batzuk, laukitxotan moztuta; tipula, zurituta eta tiratan moztuta; eta azenarioa, zurituta eta xerratan moztuta. Barazkiak kanpotik txigortuta eta barrutik al dente daudenean, kinoa gehituko dugu uretan pasatuta, eta dena sueztituko dugu. Segidan, ura gehitu eta 15 minutuz utziko dugu kozina dadin. Egoste-prozesuaren erdian, urdaiazpiko serranoko puska batzuk eta brokoli sorta gehituko ditugu, bi koilarakada soja-saltsarekin batera. Zerbitzatzeko unean, tipulin txikituaz eta gazta onduko xerra batzuez hautseztatuko dugu (gazta zuritzeko tresnaren laguntzaz moztuko dugu, ezkata finak lortzeko).
Kinoa hazitzat hartzen da. Hala ere, zereal moduan kontsumitzeko aukera ematen duten ezaugarri batzuk ere baditu. Beraz, sasizerealtzat jotzen da. Ez du glutenik. Energia- eta karbohidrato-iturri handia da, nahiz eta proteina eta omega 3 eta omega 6 gantz-azido ugari izan. Zuntz asko du eta aipatzekoa da honako hauen edukia: potasioa, magnesioa, kaltzioa, fosforoa, burdina, zinka eta B eta E bitaminak. Brokoliarekin prestatzen da. Brokolia mantenugai anitz eta kaloria gutxiko elikagaia da. Halaber, balio antioxidatzaile handia du; horregatik, brokolia jatea oso gomendagarria da. Bestetik, zenbait substantziaren dosi handiak ditu, hala nola zinka, burdina (ezin hobea da anemia duten pertsonentzat), kaltzioa eta fitoestrogenoa. Zuntz asko du; ondorioz, heste-igarotzeari laguntzen dio. Bitaminei dagokienez, C eta K bitaminak nabarmentzen dira. Patatarekin prestatzen da, eta patatak, hain zuzen, karbohidrato konplexuen dosi nabarmenak ditu; esate baterako, C bitamina, zuntza, potasioa, magnesioa eta kaltzioa. Urdaiazpiko serranoarekin prestatzen da. Elikagai horrek B taldeko bitamina ugari ditu. Bitaminak nagusi badira ere, hainbat mineral ere baditu, besteak beste, burdina, fosforoa, magnesioa eta zinka. Aintzat hartu behar da gazta onduak gantz-ase apur bat eta kaloriak gehitzen dituela. Nolanahi ere, errezeta elikagarria da.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g kinoa
  2. 75 g azenario
  3. 100 g tipuleta fresko
  4. 2 baratxuri-ale
  5. 250 gramo brokoli sortatan
  6. 50 g urdaiazpiko serrano
  7. 40 g gazta ondu
  8. 500 ml ur
  9. 10 ml soja-saltsa
  10. Tipulin-tira batzuk

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/