Sagar eta laranja erreak fruitu lehorrekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Sagar eta laranja erreak fruitu lehorrekin

Descargar

kcal
282 14%
Azúcares
29g 33%
Grasas
14g 19%
Grasas saturadas
2g 11%
Sal
0,1g 1%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Sagarren erdialdea hustuko dugu hustugailu batekin, eta fruitu lehorrekin eta azukre beltzeko postre-koilarakadatxo erdiarekin beteko dugu barrualdea. Laranjak zuritu, eta beste azukre koilarakadatxo erdi batekin eta fruitu lehor batzuekin hautseztatuko ditugu. Fruta labeko erretilu batean jarriko dugu eta ur pixka batekin gainetik bustiko dugu. Labean 200ºC-an egingo dugu 30 minutuz. Oro har, laranja sagarra baino apur bat lehenago atera beharko dugu. Fruta platerean aurkeztuko dugu, fruitu lehorrak eta labean erretzean sortutako karamelua saltsa gisa gainean jarrita.
Fruta beroa hartzeko modu bat. Beharbada tentagarriagoa izango da neguko hilabeteetan, baina gogoan izan behar da, barazkiekin gerta bezala, gutxienez egunean behin gordinik hartzea gomendatzen dela. Izan ere, zenbait bitamina erraz suntsitzen dira beroarekin: adibidez, C bitamina eta azido folikoa. Fruitu lehorrak dituenez, propietate onuragarriak gehitzen ditu: esaterako, proteinak, koipe osasungarriak, zuntz gehiago eta hainbat bitamina eta mineral, sagarrek eta laranjek emandakoez gain. Oso aukera ona da eguneko edozein unerako.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 4 sagar
  2. 2 laranja
  3. 15 g azukre beltz
  4. 100 g fruitu lehor

sReceta online en: