Saint-Germain ilar-krema porru frijituekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 279 14%
- Azúcares
- 4,3g 5%
- Grasas
- 19g 28%
- Grasas saturadas
- 3g 16%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Porrua garbitu, eta azenarioa eta patata zurituko ditugu, eta dena zati loditan moztuko dugu. Porruetako bat zerrendatan moztuko dugu, eta gerorako utzi, garniziorako.
Eltze batean, oliba-olio birjina berotuko dugu, eta baratxuri-ale zurituak eta tipula (zurituta eta zatituta) sueztituko ditugu. Tipula garden dagoenean, porrua, azenarioa, patata eta ilar freskoak (edo ongi xukatuak, kontserbakoak erabiltzen baditugu) botako ditugu.
Bi minutuz sueztituko dugu, eta ura botako dugu, guztia estali arte. Su txikian eta jarraituan kozinatuko dugu, 40 minutuz. Gatz pixka bat bota, eta irabiagailuarekin txikituko dugu, krema uniformea lortu arte.
Lodiegi geratzen bada, esne edo ur pixka bat bota daiteke. Zerbitzatzean, oliba-olio birjin zorrotadatxo bat eta porrua botako dizkiogu. Horretarako, aurrena, porruak garbitu, zerrendatan moztu, eta itsaspen kontrako zartaginean olio-tanta eta gatzarekin pixka bat salteatu.
Errezeta oso osasungarria eta zaporetsua da, eta ilarrak ohiko eraz bestelako modu batean kontsumitzen laguntzen digu. Horrek, era berean, gomendatutako lekale-anoak kontsumitzea errazago egiten du (egokiena da astean 3 aldiz jatea). Krema irabiagailuarekin egiten denez, mantenugaiak galtzea ekiditen dugu, batez ere zuntza. Kasu honetan, lekalea barazkiekin batera doa, eta horrek are propietate onuragarri gehiago eransten dizkio platerari. Errezeta honekin, lekale-anoa bat, barazki-anoa bat eta bi anoa oliba-olio birjina hartzen ditugu. Landare-jatorriko elikagaiak dira guztiak, eta, horien artean, nabarmentzekoa da karbohidrato konplexuen, landare-proteinen, bitaminen, mineralen eta koipe kardio-osasungarrien ekarpena. Errezeta egokia da etxeko txikienentzat (agian, kontuz ibili beharko dugu porru-zerrenda salteatuekin 3-5 urterainoko haurrekin), ilarrak jan ditzaten eztarrian kokatzeko arriskurik gabe, eta, gainera, krema beste barazki batzuekin egiten denez, plateraren zaporea suabeagoa da.
Ingredientes (4 personas)
- 500 g ilar fresko edo kontserban
- 100 g tipula
- 100 g azenario
- 200 g porru
- 100 g patata
- 4 baratxuri-ale
- 80 ml oliba-olio birjina
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
