Eztia gehitutako barazki-tenpura
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad alta
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 292 15%
- Azúcares
- 18 20%
- Grasas
- 1,2 2%
- Grasas saturadas
- 0,2 1%
- Sal
- 1 11%
Modo de preparación
Azenarioa zerrendatan moztuko dugu azal-kentzeko gailu batekin eta pixka bat egosiko ditugu gazitutako ur irakinetan puntu-puntuan egon arte (egosita baina barrualdea egin gabe), iragazki batetik pasatuko ditugu ur hotzeko txorrotan edukiz eta gorde egingo ditugu. Gainerako barazkiak bereiz egosiko ditugu, bakoitza bere kazolan, gazitutako ur irakinetan puntu-puntuan egon arte. Iragazki batetik pasatuko ditugu ur hotzeko txorrotan edukiz, eta gorde egingo ditugu.
Irina ontzi handi batean jarriko dugu ur oso hotzarekin, eta krema homogeneoa egingo dugu. Arrautza-zuringoa irabiatuko dugu irabiagailu elektriko batekin. Kontu handiz nahasiko ditugu zuringoa eta urarekin eta irinarekin egindako ahia, eta gazitu egingo dugu. Nahaskiari azenarioak, brokolia, kuiatxoa eta lekak gehituko dizkiogu. Pilatxo txikiak egin eta aldiko gutxi batzuk frijituko ditugu ontzi batean oliba-olio berotan. Ontziak sakona izan behar du pilatxoak frijitzeko, frijigailu baten modukoa baina txikian.
Barazki pilatxo horiek frijitutakoan, sukaldeko papera jarrita duen erretilu batera aterako ditugu, frijiketako soberako olioa bota dezan. Broxeta txikietan sartuta zerbitzatuko ditugu, eztiarekin egindako saltsa gazi-gozoaz lagunduta. Saltsa hori egiteko ziapea, eztia, ketchupa, 8 gramo soja-saltsa eta gatz ketua nahasiko ditugu, eta eraginez igurzteko moduko ongailua eratuko dugu, aproposa mokadu txikiak edo dip-ak egiteko.
Azenarioarekin, brokoliarekin, kuiatxoarekin eta lekekin egindako errezeta hau bitamina- eta mineral-dosi ederra da. Kaltzioa, zuntza, potasioa, iodoa, zinka, magnesioa, fosforoa eta A, C, E, B7, B9, B3 eta K bitaminak ditu. Sodio eta kaloria gutxiko eta ia gantzik gabeko barazkiak dira. Eztiarekin egindako saltsa gazi-gozoarekin egiten da. Karbohidrato ugariko elikagaia eta mantenugai-iturri bikaina da, besteak beste, potasioa, iodoa, zinka, magnesioa, fosforoa eta B9, C eta K bitaminak baititu. Prestaketa-metodoa, ordea, frijiketa da eta hainbat saltsa gehitzen zaizkio: ketchupa, ziapea eta soja-saltsa. Errezeta koipetsu samarra eta kaloriko samarra da, eta, horregatik, neurrian kontsumitu behar da.
Ingredientes (4 personas)
- 200 g azenario
- 200 g brokoli
- 100 g kuiatxo
- 200 g leka
- Tenpura egiteko:
- 200 g irin
- 200 g ur oso hotza
- Arrautza-zuringo bat
- Perrexil hosto batzuk
- 2 g gatz
- Eztiaren saltsa gezi-gozoa egiteko
- 50 g lore anitzeko ezti
- 10 g kalitateko ziape
- 40 g ketchup
- 5 g soja-saltsa
- 2 g gatz ketu
sReceta online en:
