Txitxirio eta oilasko entsalada
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 518 26%
- Azúcares
- 6,4g 7%
- Grasas
- 22g 31%
- Grasas saturadas
- 2g 12%
- Sal
- 0,5g 9%
Modo de preparación
Tomateak garbitu eta laukitxo berdinetan zatituko ditugu tipula freskoarekin, gehituko diogu oliba-olio birjinaren erdia eta ozpina, gatz pittin bat eta 30 minutuan edukiko dugu mazaratzen entsaladaren oinarri hori.
Arrautzak egosiko ditugu ur irakinetan 10 minutuz, hozten utziko ditugu, zuritu eta birrindu birringailu baten laguntzaz, edo zati txiki-txikiak egin.
Baratxuri-aleak zuritu eta txikitu. Zartagin batean, oliba-olio birjina pixka batekin, oilasko bularkia gorrituko dugu alde batetik eta bestetik, zeina zatitua behar dugun zatitxo berdinetan, eta gordeko dugu leku epel batean.
Bol batean nahastuko dugu tomate mazaratuaren oinarria txitxirio egosi, garbitu eta xukatuekin, botako diogu oliba-olio birjina eta gatz pittin bat, eta entsalada bukatzeko, bularki zatitxoak jarriko dizkiogu, eta, arrautza birrindua.
Eltzekari entsaladak oso elikagai interesgarriak dira oinarrizko elikagai hauek udan ere gehiago kontsumi daitezen, izan ere, sasoi horretan ez dira hain erakargarriak eltzekariak eta egoskaria gutxiago jaten da. Gogoratu behar da eltzekariak elikadura osasungarri bat izateko oinarrizko elikagai multzoa direla, eta karbohidrato konplexuak ematen dizkigutela, proteina begetala, zuntza, eta bitamina, mineral eta fitonutriente (gure gorputzari on egiten dioten sustantziak ) dezente. Tomatearekin nahasten bada, zeina aberats den C bitaminan, errazago xurgatzen da txitxirio edo barbantzuen burdin begetala. Badauka animalien proteina pixkatxo bat ere (arrautza eta oilaskoa). Sarrerako gisa gazpatxoa edo barazki-krema eta gainerako fruta bat, eta hala, plater bakar txist osasungarria gertatzen da, nutrizio-propietate oso interesgarriekin.
Ingredientes (4 personas)
- 400 g txitxirio edo barbantzu egosi
- 2 arrautza
- 2 tomateak
- 200 g oilasko bularki
- 50 g tipula fresko
- baratzuri ale 1
- 60 ml oliba-olio birjina
- 20 ml ozpin
- Perrexil orri batzuk
- Gatz pittin bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
