Dilista onduak endibia salteatuekin eta poché arrautzarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
Modo de preparación
Dilisten ongarria prestatzeko, irabiatu ondo eztia, mustarda, 3 koilarakada eta erdi olio, ozpina, ¾ koilarakadatxo gatz eta piperbeltz eho berria. Nahastu ondo eta gorde geroko.
Jarri dilistak su erditan egosten 2 erramu-hostorekin eta 3 baratxuri-ale birrindurekin. 3 katilu ur beharko dituzu dilista katilu bakoitzeko. Ura irakiten hasi orduko, estali kazola erdizka eta itxaron 20 bat minutu dilistak samur dauden arte, hautsi gabe. Iragazi, kendu erramua eta baratxuriak eta bota berriz kazolara. Erantsi ongarria eta lodi xehatutako usain-belarrak. Gorde geroko
. Jarri gainerako olioa zartagin batean, eta salteatu endibiak arinki alde bietatik.
Jarri urez betetako kazola bat sutan irakiten.Mollet arrautzak
prestatzeko, jarri film zati bat kaiku txiki batean, bernizatu olioarekin eta hustu arrautza bertan. Arrautza filmaren barruan dagoenean, lotu filma fardel bat izango balitz bezala. Ura irakiten hasi orduko, sartu zakutxoa uretan 3 eta 3:30 minutu arteko tartean.
Atera arrautza filmetik eta muntatu platera salteatutako endibiekin, 3 koilarakada dilista ondurekin, mollet arrautza batekin eta berro eskukada batekin.
Plater hau bero edo giro tenperaturan jan daiteke.
Gomendagarria da astean, behintzat, 3 lekale-anoa kontsumitzea. Errezeta honekin, dilistak prestatzeko modu klasikotik ihes egiteko ideia berri bat emango dizugu. Gainera, oso plater osasungarri bat da oro har. Nutrizio-propietateak: errezeta honen anoa batekin, egunean kontsumitu beharreko kaltzioaren % 15 eta burdinaren % 40 estaliko dituzu, endibiak, dilistak eta arrautzak aberatsak baitira mineral horietan. Errezetaren koipe-edukia, oro har, oliba-oliotik dator. Azido oleiko, E bitamina eta polifenol kopuru nabarmenarekin, oliorik osasuntsuena da oliba-olioa. Amarrua. Arroz integral edo basati apur bat erantsiz gero, plater are osoagoa lortuko duzu. Egokia arrautza-begetarianoentzat.
Ingredientes (4 personas)
- 4 endibia, luzetara laurdenetan moztuta
- 200 g dilista
- 4 arrautza
- 2 erramu-hosto
- 3 baratxuri-ale
- 60 ml oliba-olio birjina estra
- 30 ml sagar-ozpin
- 5 g Dijon mustarda
- 5 g ezti
- Gatz apur bat
- Piperbeltz eho berria
- Perrexil freskoa
- Ezamihilu freskoa
- Berro eskukada bat
- Gatz eta piperbeltz eho berria
sReceta online en:
