Sasoiko barazkien zopa
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Precio baix
- Precio baix
- Nutri-score
- kcal
- 219 11%
- Azúcares
- 11,01 12%
- Grasas
- 9,83 14%
- Grasas saturadas
- 1,41 7%
- Sal
- 0,39 6%
Modo de preparación
Jarri buztinezko kazola bat sutan 4 koilarakada oliba-oliorekin.
Zuritu eta xehatu baratxuriak eta tipula. Jarri su motelean eta sueztitu 10 minutuz perrexil xehatuarekin, ondo izerditu daitezen. Erantsi zatitxoetan moztutako tomatea eta piper berdea. Utzi sutan beste 5 minutuz.
Erantsi juliana eran moztutako aza eta behar bezala garbitutako eta zati txikietan moztutako orburuak. Utzi suan 5 minutuz. Estali urez. Ondoren, erantsi azalore-zatitxoak, ilarrak eta moztutako zerbak. Bota gatza eta piperra eta utzi irakiten azalorea egosi arte, gutxi gora behera, 10 minutuz.
Kendu sutatik, erantsi herriko ogiko zerra bat eta utzi jalkitzen pare bat minutuz zerbitzatu baino lehen .
Azaren, azalorearen, orburuen eta zerben sasoia baliatzeko eta hotzari aurre egiteko errezeta bat. Nutrizio-propietateak. Zopa hau egiteko, ez da iragazkirik edo puregailurik erabili behar eta beraz, ez da zuntzik galtzen. Hala, platerak 8 gramo zuntz inguru eskaintzen ditu ano bakoitzeko, eguneroko beharrezko kopuruaren herena. Era berean, barazkietatik hartutako hainbat bitamina eta mineral eskaintzen ditu eta gainera, fitokimiko ugari ditu, hau da, fruta eta barazkiei kolorea ematen dieten konposatu kimiko osasuntsuak. Amarrua. Bota ur-kopuru zehatza saldaren parte bat baztertu behar ez izateko, salda horrek disolbatutako mineralak barne hartzen ditu eta. Egokia Beganoentzat.
Ingredientes (4 personas)
- 4 baratxuri
- 2 tipulin txiki
- 30 g perrexil, xehatuta
- 2 tomate, zurituta eta xehatuta
- 1 piper berde
- ½ aza txiki
- 4 orburu
- 150 g azalore
- ½ zerba-sorta
- 100 g ilar (izoztuak edo kontserbakoak, sasoitik kanpo gaude eta)
- 60 g herriko ogi
- Oliba-olio birjina estra
- Ura edo barazki-salda
sReceta online en:
