Txirla gisatuak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Txirla gisatuak

Descargar

kcal
207 10%
Azúcares
2,1g 2%
Grasas
19g 27%
Grasas saturadas
3g 16%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Txirlak lurrunetan egosiko ditugu ireki daitezen eta kazola batean jarriko ditugu aldera (almejen ura iragazten dugunean gorde egingo dugu saltsarako). Zuritu eta ebakiko ditugu tipulinak eta berakatzak brounoisse erara eta jarriko ditugu buztinezko kazola batean (edo altzairu oxidagaitzezkoan) sutan oliba-olio birjinarekin. Berakatzak egiten hasten direnean, tomate zuritu eta laukitxotan zatikatua botako dugu eta guztia arin frijituko dugu, tomateen zukua agortu arte. Une horretan, irina gehituko diogu, osorik sueztituko dugu eta txirlen saldarekin bustiko dugu (lehendik gordea). Gehituko diogu kaiena piperbeltz pixka bat eta ur pixka bat gehiago, beharrezkoa bada. Utziko dugu saltsak irakin dezan ongi lotua geratu arte, eta loditzen denean, perrexila hautseztatuko diogu eta irakin bat eman. Sartuko ditugu txirlak saltsan eta emango diogu beste irakin bat guztiari. Gatz ukitua eman ostean, berehala zerbitzatuko dugu.
Errezeta gustagarria da sarrerako gisa, gonbidatuak dauzkagun otordu baterako, Eguberrietako bazkarietarako... Txirlak, errezetaren protagonista, elikagai proteikoak dira apenas koiperik gabe eta burdin kopuru interesgarria dute. Koipearen sorburua osasungarria da, ona, oliba-olio birjinetik dator. Eta saltsa tipulinarekin eta tomatearekin egiten da, eta barazkiak gehitzen dizkiogu errezetari.

Ingredientes (4 personas)

  1. 800 g txirla
  2. 1 tipulin fresko
  3. 1 tomate heldu
  4. 2 berakatz ale
  5. Perrexila
  6. 80 ml oliba-olio birjina
  7. 10 g irin integral
  8. Gatz eta piper pittin bat

sReceta online en: