Bexamelez eta perretxikoz betetako orburuak
- Primer plato
- 1285 visitas
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- De 30 minutos a 1 hora
- kcal
- 237 12%
- Azúcares
- 17g 19%
- Grasas
- 12g 17%
- Grasas saturadas
- 5g 24%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Orburuak garbitu eta zurituko ditugu, erdibitutako limoiarekin igurtziz ilundu ez daitezen. Enborra utzi eta barrua hustu behar zaie, eta erdian izaten duten ilea kendu. Gero irakiten edukiko ditugu ur ugaritan 20 minutuz, gatzarekin eta limoiaren beste zatiarekin. Egosi ondoren, txorrotan hoztu eta ura kenduko zaie. Hori guztia kontu handiz egin behar da orburuak osorik gera daitezen.
Bestalde, orburuak betetzeko erabiliko ditugun bexamel-saltsa eta perretxikoak prestatuko ditugu. Horretarako, ontzi edo zartagin itsasgaitz batean gurina jarriko dugu su moderatuan oliba-olio koilarakada batekin, gurina urtzen den arte. Orduan irina gehitu eta arin frijitzen utziko dugu koipe berotan, baina kolorerik hartu gabe. Gero esne beroa gehitu eta etengabe eragingo diogu poliki-poliki irakiten duen bitartean, saltsa krematsu, fin eta pikorrik gabea lortu arte. Leku epel batean utziko dugu.
Zartagin batean pare bat koilarakada oliba-olio ipini eta baratxuri-alea salteatuko dugu, azala kenduta eta brunoise erara moztuta. Baratxuria gorritzen hasten denean, perretxikoak gehituko dizkiogu garbituta eta txiki-txiki eginda, pixka batean arin frijitu eta perretxikoak eginda daudenean gatz eta piperbeltz zuri pixka batekin gozatuko ditugu, bexamel-krema gehitu eta dena irakiten utziko dugu pare bat minutuz, zaporeak eta testura bateratu daitezen. Epeltzen utziko dugu, orburuak betetzeko unean krema maneiatzea errazago izan dadin.
Bexamela eta perretxikoak orburuen erdian sartuko dugu koilara batez edo pastelgintzako mahuka batez lagunduta, eta labean edukiko dugu 200 ºC-tan 15 minutuz. Labetik atera berritan zerbitzatuko ditugu bexamel-saltsa arinago batez estalita eta pare bat koilarakada tomate-saltsaz koloreztatuta, edo pare bat piper erre eta birrindu eta bexamel arin batekin.
Orburuak mantenugai asko eta askotarikoak ditu. Magnesioa, potasioa eta esterolak ditu eta aberatsa da zuntz eta A, B eta C bitaminatan. Orburuak organismoaren behazun-jariakina erregulatzen du. Horregatik, gibeleko arazoak dituztenei aholkatzen zaie eta arazgarri ahaltsua ere bada. Perretxikoekin batera prestatzen da. Perretxikoek oligoelementu garrantzitsuak dituzte eta baita hainbat mineral, esaterako, burdina, zinka, iodoa, magnesioa, selenioa, sodioa eta kaltzioa eta B, E eta C bitaminak ere. Bestalde, koipe, karbohidrato eta kaloria gutxi dituzte. Bexamel-saltsak, aldiz, gantz asea eta kaloriak ditu eta kontuan hartu behar da. Laburbilduta, noizbehinka jateko moduko errezeta da, kaloria eta gantz ase dezente dituelako.
Ingredientes (4 personas)
- 16 orburu fresko
- limoi bat
- 30 g gurin
- 5 ml oliba-olio birjina
- 35 g irin
- 350 g esne erdigaingabetu
- 60 g perretxiko
- baratxuri bat
- 10 ml oliba-olio
- 2 g piperbeltz zuri
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/