Barazkiz betetako kuiatxoak

  • Primer plato
  • 1217 visitas
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
De 30 minutos a 1 hora
Barazkiz betetako kuiatxoak

Descargar

kcal
110 6%
Azúcares
5g 6%
Grasas
7g 10%
Grasas saturadas
2g 12%
Sal
0,5g 9%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Bi kuiatxoetako bat pistoa egiteko erabiliko dugu, eta bestea betetzeko. Betetzeko erabili behar duguna, xerra loditan zatitu eta 10 minutuz egosiko dugu gazitutako ur irakinetan. Denbora hori igarotakoan, xukatu eta koilaratxo batekin hustu egingo ditugu. Gero betetzeko utziko ditugu. Pistoa prestatzeko, lehenik eta behin tomateak ur irakinetan galdarraztatuko ditugu 2 minutuz. Ur hotzetan freskatu, zuritu eta kubotan zatituko ditugu. Beste kuiatxoa garbitu eta kubo txikitan zatituko dugu azal eta guzti, eta gauza bera egingo diegu tipulei eta piper berdeari. Baratxuriak xerratu egingo ditugu. Olioa kazola handi batean berotu, eta tipula sueztituko dugu gorritu gabe. Piper berdea, kuiatxoa, tomatea eta baratxuriak gehitu, 35 minutuz su motelean eduki, gatza eman eta gorde egingo dugu. Baliteke azidotasuna doitu behar izatea azukre pixka batekin. Pistoa iragazkian pasatuko dugu eta ateratzen zaion zukuarekin etxean egindako tomate-saltsa aberastuko dugu. Iragazitako pistoaren koilarakada banarekin beteko ditugu egosi eta hustutako kuiatxoak, eta tomate-saltsa pixka bat gainetik isuri ondoren, Mozzarella gaztarekin amaituko dugu. Aldez aurretik 180 ºC-raino berotutako labean sartuko ditugu gainerre daitezen. Bero zerbitzatuko ditugu, perrexil zatitu pixka bat gainean botata.
Kuiatxoa ia kaloriarik ez duen landarea da, eta onura handiak ditu organismoarentzat. Fosforo, magnesio, potasio eta kaltzio asko du, eta baita C, B3 eta A bitaminak ere. Pistoa hainbat barazkiz osatutako jakia da, besteak beste, tipula, tomatea, kuiatxoa eta piperrak. Bitamina eta mineral ugari ditu, nutrizio-balio handiko barazkiak direlako, baina egosteko denboran propietateak gal ditzakete. Nabarmentzekoa da zuntzaren, magnesioaren, kaltzioaren, burdinaren, potasioaren, fosforoaren eta zinkaren presentzia eta A, D, E, K eta B multzoko bitaminak ere baditu. Errezeta osasungarria da, Parmako gaztak koipea eta kaloriak ematen dizkion arren.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 2 kuiatxo ertain
  2. 100 g tipula
  3. 200 g tomate natural
  4. 100 g piper berde
  5. 2 baratxuri-ale
  6. 20 ml oliba-olio
  7. Gatz pixka bat
  8. 2 g azukre
  9. 50 g etxeko tomate-saltsa
  10. 40 g Parmako gazta arraspatu
  11. perrexil hosto batzuk

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/