Sekretu iberikoa txokolate-saltsarekin

  • Segundo plato
  • 774 visitas
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
De 30 minutos a 1 hora
Nutri-score
Sekretu iberikoa txokolate-saltsarekin

Descargar

kcal
531 27%
Azúcares
11,5g 13%
Grasas
35,8g 51%
Grasas saturadas
9,65g 48%
Sal
1,95g 33%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

"Mole"a aldez aurretik prestatu behar da. Horretarako, 200 gradutan berotutako labean, erre tomatea, tipula eta baratxuri-aleak 40 minutuz. Geroko gorde.  Zartagin batean, txigortu almendrak oliba olio birjina estrarekin eta birrindu barazki-saltsa apur batekin (50 ml), ore homogeneo bat lortu arte. Geroko gorde  Txigortu espeziak zartagin batean eta birrindu hauts bihurtu arte. Geroko gorde.  Irabiagailuaren edalontzian, birrindu tomatea, tipula eta baratxuri-aleak 500 ml saldarekin.  Jarri nahasketa ontzi batean eta berotu. Berotzen denean, erantsi almendra-orea, birrindutako espeziak, kaiena-hautsa, kafea eta txokolate-ontzak. Eragin disolbatu arte eta utzi su ertainean 5-10 minutuz. Bitartean, eragin behin eta berriro, zaporeak integratu arte. Une horretan, gatz, piper eta salda gehiago bota daiteke, beharrezkoa izanez gero. Prest dagoenean, gorde.  Ondo berotutako plantxa batean, erre sekretu-pieza (gutxi gora behera, 5 minutu alde bakoitzetik), barrutik eginda baina mamitsu egon arte.  Zerbitzatzeko, moztu sekretua tiratan eta jarri sekretu-tirak "mole" ohe baten gainean. Jarraian, hautseztatu sesamoa horien gainetik. Ondutako kukulu batzuekin zerbitzatu, platerari ukitu freskoa emateko, eta saltsaontzi batean, jarri "mole" gehiago. 
Errezeta honen saltsak Mexikoko gastronomiatik hartzen du inspirazioa, alegia, txokolate beltzarekin egindako "mole poblano" izeneko saltsatik.  Kasu honetan , txileen ordez tomatea erabiliko dugu eta saltsa gari-irinarekin loditu beharrean, almendra birrinduekin egingo dugu.    Nutrizio-propietateak. Sekretua haragi erdikoipetsu bat da, gorria, kasu honetan, txerriarena. "Mole" edo saltsa batekin eta entsaladarekin konbinatuko dugu, osagai osasuntsu horiek haragi gorria hartzeko modu on bat eskaintzen baitute, betiere, kontsumo-maiztasuna kontuan hartuta.  Amarrua. Seguruenik, behar duguna baino "mole" gehiago aterako zaigu, baina pena merezi du saltsa soberan prestatzea eta izoztea. 

Ingredientes (4 personas)

  1. -400 g txerri-sekretu nn
  2. -Gatz eta piperbeltz birrindu berria
  3.  
  4. Saltsa egiteko
  5. -50 g almendra gordin zuritu n
  6. n-25 ml oliba-olio birjina estra n
  7. n-700 ml inguru barazki-salda
  8. nn-1 koilarakadatxo piperbeltz-ale
  9. nn-1 koilarakadatxo kumino-ale
  10. nn-1 koilarakadatxo piperbeltz arrosa n
  11. n-3 iltze usaindun n
  12. n-1 kanela-ezpal edo 1 koilarakadatxo kanela-hauts
  13. nn-1 tipula erre
  14. nn-1 tomate erre
  15. nn-2 baratxuri-ale erre n
  16. n-½ koilarakadatxo kaiena-hauts nnGatza
  17. n-1 kafe espres (50ml) n
  18. nn-75 g txokolate beltz (% 70)
  19.  
  20. Hornigaia
  21. -2 kukulu n
  22. n-Olioa n
  23. n-Ozpina nn
  24. -Gatza nn
  25. -Piperbeltza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/