Oilasko-hanburgesa ahuakate salteatuarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Oilasko-hanburgesa ahuakate salteatuarekin

Descargar

kcal
319 16%
Azúcares
7,5g 8%
Grasas
20g 29%
Grasas saturadas
4g 21%
Sal
1g 13%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Baratxuri atala zuritu eta xehe-xehe moztuko dugu brounoisse erara (kubo txikitxoetan) perrexil hostoekin batera. Baratxuri atalarekin, perrexilarekin eta arrautza irabiatuarekin nahastuko dugu oilasko-haragi xehatua edo birrindua, eta gatz-piperrez onduko dugu. Nahastea 4 zatitan banatu eta hanburgesak moldatuko ditugu. Hanburgesak azalera itsasgaitz batean kozinatuko ditugu, dela zartagin batean, dela sukaldeko plantxa batean, olio tanta batzuekin. Su ertainean egiten dira, 4 minutuz alde bakoitzetik. Hanburgesak tipula karamelizatuz lagunduko ditugu. Osagarri hori prestatzeko, tipula zuritu eta xerra finetan ebakiko dugu (juliana eran moztuta). Zartagin itsasgaitz eta estalkidun batean gurin apur bat eta oliba-olio apur bat bota, gatzarekin eta azukrearekin hautseztatu, eta tipula xerrak jarriko ditugu su eztian egin daitezen, ia-ia haietaz ahazteko moduan. Hala, apurka-apurka ateratzen dira tipularen zukuak eta karamelizazioa gauzatzen da. Nahasteak itxura bereizgarri horrekin estaliko du tipularen kanpoaldea, doratua eta marroi distiratsua geratu arte. Zartagin berean pixka batez salteatuko ditugu ahuakate xerrak gatz apur batekin, eta hanburgesaren eta tipula karamelizatuaren gainean jarriko ditugu.
Oraingoan haragi zuriz, oilaskoz, egindako hanburgesa bat dugu. Oilasko-haragi xehatua edo kontserbako oilasko-haragia erabil daiteke, eta azken hori erabiliz gero kontaminazio-arriskuak murriztuko ditugu; izan ere, kontuz ibili behar da oilasko-haragiarekin, baita haragi xehatuarekin ere, azalera handiagoa dagoenez airearen eraginpean. Tipulaz lagunduko da, eta nola karamelizatzen den azalduko bada ere, erregosita edo gordinik ere jar daiteke eta horrela ez da azukrerik eta gurinik erabiliko (nahiz eta kantitateak oso txikiak izan). Ahuakate salteatua ere badarama, eta horrek zapore eta krematsutasun oso atseginak emango dizkio. Laburbilduz, hanburgesa berezia, propietate egokiekin. Oilasko-haragia zuria eta gihartsua da, eta kalitateko proteinen ekarpena egingo du. Koipea ahuakatetik etorriko da gehienbat, eta horrek gantz osasungarriak eta bitamina liposolubleak emango ditu (elikagai koipetsuetan soilik daude halakoak); batik bat E bitamina, oliba-olio birjinak bezala, baina baita beste bitamina eta mineral batzuk ere, esate baterako, C bitamina, potasioa eta magnesioa. Bigarren plater gisa balio dezake, edo plater bakar gisa, entsaladaz laguntzen badugu, edo ogi tartean sartzen badugu bihi osoko ogia erabiliz eta ohiko letxuga eta tomatea sartuz, eta abar.

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g oilasko-haragi xehatua edo kontserban
  2. 1 baratxuri atal
  3. 1 arrautza
  4. Perrexil hosto batzuk
  5. Piperbeltz zuri pixka bat
  6. Gatz pixka bat
  7. 200 g tipula gorri
  8. 10 g gurin
  9. 20 ml oliba-olio
  10. 2 ahuakate
  11. 5 g azukre

sReceta online en: