Inauterietako txigorkiak karamelu-hariekin

  • Postres
  • 0 View visita
Región
Euskadi Euskadi
Dificultad
Dificultad per a principiants
Tiempo
Menys de 30 minuts
Precio mitjà
Precio mitjà
Nutri-score
Inauterietako txigorkiak karamelu-hariekin

Descargar

kcal
580g 29%
Azúcares
65,1g 72%
Grasas
25,2g 36%
Grasas saturadas
5,14g 26%
Sal
0,56g 9%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Ogia xerratan moztuko dugu, 2 zentimetro lodi xerra bakoitza, puntak kenduz, eta erretilu batean zabalduko dugu. Esnea berotzen jarriko dugu, azukrearekin, kanela-zotz batekin edo birekin, laranja-azalarekin eta limoi-azalarekin. Ongi irabiatuko dugu, zaporeak nahas daitezen. Su eztian egiten utziko dugu 10 bat minutuz. Esnea ogi xerren gainean iragazi eta gutxi gorabehera ordubetez utziko dugu pausatzen. Esneak ez baditu xerrak estali, ordu erdi igarotakoan buelta emango diegu. Xerrak irabiatutako arrautzetan pasatu eta ekilore-olioan frijituko ditugu. Doratu ahala, paper xurgagarrian jarriko ditugu. Ontzi batean azukrea eta kanela-hautsa nahastuko ditugu eta txigorkiak oraindik bero daudenean, nahastean busti, plater batera pasatu, eta pausatzen utziko ditugu almibarra bota dezaten. Txigorkien erdia soilik ere busti dezakegu nahastean eta beste erdia erregailu batekin karamelizatu, gainean azukre geruzatxoa jarri eta gero; bestela, azukrean soilik ere pasa ditzakegu. Karamelu-harietarako: Zartagin itsasgaitzean botako ditugu 100 ml ur eta 100 g azukre. Orduan soilik irabia daiteke nahasteko. Hortik aurrera, karamelua egiten ari garen zartagineko kirtenetik soilik mugi daiteke; izan ere, bestela karamelua kristalduko litzateke. Doratu denean, sutik kendu eta epeltzen utziko dugu. Loditzen denean, marrazki batzuk egingo ditugu paper sulfurizatuan edo laberako paperean koilara batekin edo sardexka batekin. Hozten utzi, eta gogor dagoenean kontuz bereiziko dugu. Txigorkiak dekoratzeko, erdian ebakia egin eta karamelu-hariekin egindako marrazkiak jarriko dizkiegu gainean.

Ingredientes (4 personas)

  1. ogi barra erdi (aurreko egunekoa edo bi egunetakoa)
  2. 1 litro esne
  3. 100 g azukre
  4. Laranja-azala
  5. Limoi-azala
  6. 1 kanela-zotz handi edo 2 txiki
  7. -
  8. Arrautzaztatzeko:
  9. Ekilore-olioa
  10. Arrautzak
  11. Kanela-hautsa
  12. Azukrea
  13. -
  14. Karamelu-hariekin apaintzeko:
  15. 100 ml ur
  16. 100 g azukre
  17. sulfurizatutako edo laberako papera

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/