Ahuakate-krema otarrainxkekin
- Hasierakoa
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad para principiantes
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

Modo de preparación
Ireki ahuakateak, eta kendu hezurra eta azala. Zatitu tipuleta.
Ahuakateak, tipuleta, limoi baten zukua, esnea eta nahi beste perrexil nahastu, eta piperbeltzarekin eta gatz pixka batekin ondu, krema fin eta uniformea lortu arte. Hozkailuan gorde.
Perrexil-olioa egiteko: irabiatu perrexila oliba-olio birjina estrarekin eta bahetu.
Zuritu otarrainxkak eta gorde isatsa. Oskolak eta buruak fumet bat egiteko erabil daitezke.
Zartagin batean, oliba-olio birjina estrarekin erregosi otarrainxkak, su motelean, eta bota Madon gatza nahierara. Bi aldeetatik gorritu direnean sutik kenduko ditugu.
Aurkezpena:
Zerbitzatu ahuakate-krema plater sakonetan. Bota perrexil-olio zurrustadatxo bat. Otarrainxkak jarri, isatsa agerian utzirik kremaren gainaldean. Plater bakoitza piperbeltzez eta perrexil adaxka batez apaindu.
Ingredientes (4 personas)
- 2 ahuakate
- 1 tipuleta
- 1 limoi
- 250 ml esne
- Perrexila
- Otarrainxkak
- Oliba-olio birjina estra
- Piperbeltza
- Maldon gatza
- Gatza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
