Arto-krispetak

  • Hasierakoa
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Arto-krispetak

Descargar

kcal
102 5%
Grasas
1,3g 2%
Grasas saturadas
0,2g 1%
Sal
0,4g 7%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Krispeta on batzuk lortzeko, artaleei 200 ºC-ko tenperatura ematen zaie (frijitu), eta horregatik lehertzen dira eta harrotzen dira. Etxean egindako krispeta gozoak zartagin batean prestatuko ditugu, altzairu oxidagaitzezko kazola batean edo mikrouhinerako egoki den ontzian. Altzairu oxidagaitzezko kazola bat estalkiarekin berotzen da eta oliba-olio pittin batekin igurtzita. Oso bero dagoenean, krispetak egiteko aro berezia botako dugu eta tapa bat jarriko diogu, beroa joan ez dadin eta krispetak ontzitik atera ez daitezen. Ez erretzeko kontuz, zartagina edo kazola mugituko dugu eztiki, artoa erre ez dadin. Krispetak lehertzen hasten direnean, biraka mugitzen segituko dugu, krispetak barnean mugi daitezen erre gabe. Lehertzeak geratzen direnean, horrek esan nahi du krispetak prest daudela, eta ordu dela ontzitik ateratzeko, gatz punttua emateko eta zerbitzatzeko.
Nutriente kontuan, krispeta edo palomitek karbohidrato konplexuak dituzte (60 g) eta proteinak (10 g), mineralak (fosforoa, magnesioa, potasioa eta sodio gehiago zenbat eta gatz gehiago erantsi) eta bitaminak ( B taldea). Azken ikerketek aperitibo honi buruz diotenez, polifenolak ditu, eta karotenoide edukiarekin batera, snack honek antioxidatzaile dosi on bat ematen du. Era honetan etxean prestatutako krispetak aperitibo bezala kontsumi daitezke, eta hori aukera ona da txikienei hesteki-ogitartekoaren ordez edo gozo eta opil industrialen ordez emateko, eta gainera, oso gustuko dute gehienek. Snack honek eragozpenik badu formatu prestatuak erosten ditugunean (edo krispeta jateko prest daudenak edo mikrouhin labean egitekoak) gatz eta kalitate eskaseko koipe asko izaten baitute.

Ingredientes (4 personas)

  1. 100 g arto krispetako
  2. 10 ml oliba-olio birjina
  3. Gatz pittin bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/