Atun-enpanadillak labean

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Atun-enpanadillak labean

Descargar

kcal
275 14%
Azúcares
2,3g 3%
Grasas
10g 14%
Grasas saturadas
5g 22%
Sal
0,5g 8%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Atuna kontserbatik xukatu, xehatu, eta tomate-saltsa apur batekin eta txikitutako arrautza egosiarekin nahastuko dugu. Nahasketak oretsua izan behar du, ez krematsua: mehegia bada enpanadilletatik aterako da. Olatak nahasketarekin beteko ditugu, erditik tolestuko ditugu eta junturak itxiko ditugu ertzak sardexka batekin zanpatuz, enpanadillei beren itxura bereizgarria emanez. Oliba-olio birjinarekin apur bat koipeztatuko ditugu eta 10 minutuz labean egingo ditugu, 200ºC-tan, gainaldea doratu arte. Plater edo erretilu batean zerbitzatuko ditugu entsalada batekin.
Errezeta hau txikienen gustukoa izan ohi da eta prestatzen ere parte har dezakete; hala, sukaldean aritzeko ohitura barneratzen zaie. Kasu honetan, tomate-saltsaz, atunez eta arrautzaz egindako barrubeteari eta laguntzeko jartzen zaion entsaladari esker, mantenugai konbinazio ona ematen du platerak: olaten karbohidratoak; atunaren edo hegaluzearen gantz osasungarriak; tomate-saltsaren eta entsaladaren zuntza, bitaminak eta mineralak; eta arrautzaren kalitate oneko proteina apur bat. Labean egiten direnez, koipe-ekarpena gutxitzen da eta, beraz, baita kaloriena ere.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 140 g enpanadilla-olata (8 olata)
  2. 200 g atun edo hegaluze kontserba naturalean
  3. 1 arrautza
  4. 80 g tomate-saltsa
  5. 10 ml oliba-olio birjina

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/