Banana-irabiakia fruitu lehorrekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Banana-irabiakia fruitu lehorrekin

Descargar

kcal
163 8%
Azúcares
14g 15%
Grasas
9g 12%
Grasas saturadas
1,1g 5%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Bananak zurituko ditugu, eta xerratan moztu. Xerra batzuk gerorako gordeko ditugu, apaintzeko. Gainontzekoak irabiatu egingo ditugu, esnearekin, pare bat koilarakada sesamorekin, lima-erdiaren zukuarekin eta koilarakada bat hurrarekin batera. Irabiagailuaren edalontzi altua erabiliko dugu horretarako, eta krema bat eratu arte irabiatu. Irabiakia hotz zerbitzatuko dugu, kopa batean, eta banana-broxeta batzuekin, sesamo pixka batekin eta hur txigortu batzuekin apaindu. Komenigarria da esnea ahalik eta hotzen egotea, irabiaki natural freskagarria lor dezagun.
Irabiakiak dira fruta hartzeko modurik onena, fruta freskoaren ondoren. Izan ere, ez dira zuntza eta haren onura guztiak galtzen, ezta frutaren azukrean (fruktosa) duen eragina ere, ez baitira horren kaltegarriak diren azukre aske bihurtzen (zukutzean eta likidotzean ez bezala). Errezeta honekin, anoa bat esneki eta anoa-erdi fruta eta fruitu lehor hartzen ditugu, eta jaki horiek guztiek ezaugarri onuragarriak dituzte: esnearen kalitate handiko proteinak eta kaltzioa, sesamoaren eta hurren gantz kardio-osasungarriak, esnearen eta bananaren berezko azukrea... Hitz gutxitan, proposamen bikaina da eguneko edozein unetarako.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 200 g banana zuritu
  2. 400 ml esne erdigaingabetu edo oso
  3. 20 sesamo txigortu
  4. 1 lima
  5. 50 g hur txigortu

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/