Moka-kafea (mocaccino)

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Moka-kafea (mocaccino)

Descargar

kcal
55 3%
Azúcares
7,7g 9%
Grasas
1,2g 2%
Grasas saturadas
0,6g 3%
Sal
0,1g 2%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Ontzi batean esnea berotu eta aparra aterako dugu irabiagailu batekin. Ura berotuko dugu irakin arte, kafea eta kakaoa disolbatu eta irabiagailu batekin eragingo diogu apar pixka bat eratu arte. Kakaodun kafea katiluetara atera eta esne apartsu pixka bat gehituko diegu gainetik. Kakao-hauts pixka batekin apaindu eta azukrearekin edo edulkoratzailearekin zerbitzatuko dugu, bakoitzak nahi bezala.
Kafearen ezaugarri aipagarriena kafeina izatea da. Kafeinak nerbio-sistema zentrala estimulatzen du eta etengabeko alerta-egoeran edukitzen du. Berez ez du ia kaloriarik, egiteko erabiltzen den likidoaren araberakoa. Kaltzio, fosforo, selenio eta batez ere potasio asko du. Aipagarria zenbat B bitamina daukan eta bitamina horren ahalmen antioxidatzailea. Errezeta honetan kakaoarekin batera doa. Kakaoak edariaren ahalmen antioxidatzailea areagotu egiten du, eta A eta B bitaminak eta kaltzioa, fosforoa, burdina, magnesioa, kobrea eta potasioa ere baditu. Azukre-eduki aldakorra du, azukrea botatzearen edo kakao-hauts purua erabiltzearen arabera. Esneak kaltzio- eta proteina-edukia handitzen du. Edari ederra bero zerbitzatzeko.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 20 g kafe disolbagarri
  2. 40 g kakao-hauts
  3. 200 ml ur
  4. 100 ml esne erdigaingabetu

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/