itsaski-kroketak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
1 eta 2 ordu bitartean
itsaski-kroketak

Descargar

kcal
251 13%
Azúcares
7g 8%
Grasas
3,4g 5%
Grasas saturadas
1,3g 6%
Sal
1g 11%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Tipula eta baratxuria brounoisse eran txikitu eta gero, arin frijituko ditugu oso olio berotan. Irina gehitu eta, ondo nahasita dagoenean, esnea botako dugu (aurretiaz berotu egingo dugu irakin arte, eta intxaur muskatuaren birrindurarekin maneatuko dugu). Otarrainxka-isats gordinak zuritu eta txiki-txiki egingo ditugu, eta geroko utziko ditugu. Su ertainean mantendu, eta, eragiteari utzi gabe, txikitutako otarrainxka-isatsak, perrexila, gatza eta piperbeltza gehituko ditugu. Eragiten jarraituko dugu sua jaitsi gabe, ore krematsu eta homogeneo bat lortu arte. Ondoren, orea zabalduko dugu plaka batean, giro-tenperaturan hoztu dadin. Hoztutakoan, kroketa-zatitan moztuko dugu. Ondoren, nahi dugun forma, handia ala txikia, emango diogu, norberaren gustura. Arrautzak irabiatuko ditugu, eta ondoren, irinetatik, gero arrautzatatik eta, azkenik, ogi arraspatutatik pasako ditugu. Horren ondoren, kroketak zartagin batean frijituko ditugu, nahikoa olio berorekin. Sukaldeko papera jarriko dugu erretilu edo plater batean, eta kroketak bertan jarriko ditugu, gantz-kopurua murriztu dadin. Azkenik, zerbitzatzeko beste erretilu edo plater batean jarriko ditugu tomate-saltsa beroarekin.
Kroketak gure gastronomiako lehen plater edo aperitibo ezagunenetakoak dira. Ia edozein elikagairekin egin daitezke. Kasu honetan, osagai nagusiena itsaskia da, zehazki, otarrainxka. Kroketek proteina gutxi ekartzen diote platerari, otarrainxkek dutena. Bestalde, bexamela egiteko erabili ditugun osagaiek karbohidratoak (irinetik datoz) eta proteinak eta mineralak (esnean daude) emango dituzte, hala nola kaltzioa. Kroketak egiteko moduaren arabera, hau da, frijitzeko moduaren arabera, koipearen eta kalorien kantitatea handitu daiteke. Ahalik eta kaloria gutxien izan ditzan, hauxe gomendatzen dugu: alde batetik, kroketak olioa beroa dagoenean sartzea; eta, beste aldetik, frijitu eta gero, sukaldeko paperetan ipintzea, sobera dagoen olioa xurgatzeko.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 100 g irin
  2. 500 ml esne erdigaingabetu
  3. 200 g otarrainxka
  4. 100 g tipula
  5. 2 baratxuri-ale
  6. Piperbeltz zuria
  7. Intxaur muskatua
  8. Gatz pixka bat
  9. 100 ml oliba-olio
  10. 100 g ogi arraspatu

sReceta online en: