Dilistak orburu-bihotzekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 267 13%
- Azúcares
- 8,2g 9%
- Grasas
- 1,6g 2%
- Grasas saturadas
- 0,3g 1%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Dilistak lapikoan jarriko ditugu brounoisse erara txikitutako (lauki txikiak) piper berde batekin eta azenario batekin eta urez estali eta su bizian jarriko dugu lapikoa.
Aparra hasitakoan, kendu egingo diogu apar-burruntzali batekin.
Irakiten hasitakoan su txikiagoan jarri eta ordu eta erdi inguruan egosten utziko dugu (dilista motaren araberakoa izaten da).
Zartagin batean olioa jarriko dugu su ertainean eta tipula eta baratxuria botako dizkiogu txikituta. Tipula gardendutakoan, ura kendutako kontserbako orburuak eta piperrautsa botako dizkiegu eta minutu batez frijituko ditugu. Gerorako gorde.
Dilistak egositakoan, lapikotik salda pixka bat hartu eta frijitutakoei botako diegu, ongi nahastu eta gero dena dilistetara botako dugu.
Denei irakin bat emango diegu berriro, gatza bota eta bero aterako ditugu mahaira.
Lekale errezeta oso originala da eta barazkiekin osatuko dugu, haragiak edo hestekiak erabili ordez, hauek ez baitira hain osasungarriak. Horrela garaiko barazki bat aprobetxatuko dugu gainera, askotan hainbeste gustatzen ez dena zenbait plateretan, bere zapore handi bereziagatik. Lekaleak osasungarriak direla esaten da eta oso nutrizio-profil interesgarria dute: ia haragiek adina proteina, karbohidrato konplexuak, zuntza eta bitamina eta mineral ugari, besteak beste hauek: azido folikoa, burdina, potasioa, magnesioa, fosforoa. Landare jatorriko burdina hobeto eta gehiago xurgatu eta asimilatzeko, C bitamina behar da, beraz, C bitamina ugariko fruta bat (laranja, marrubia, kiwia, papaia) azkenburuko bikaina litzateke.
Ingredientes (4 personas)
- 250 g dilista
- 100 g azenario
- 50 g piper berde
- 100 g tipula
- baratxuri ale 1
- 250 g orburu fresko (denboralditik kanpo, kontserbakoak)
- Piperrautsa
- 10 ml oliba-olio birjina
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
