Alberjinia-humusa (muttabal)

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minututik ordubetera
Alberjinia-humusa (muttabal)

Descargar

kcal
174 9%
Azúcares
4,8 5%
Grasas
15 21%
Grasas saturadas
2 11%
Sal
1 10%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

'dip' edo hasierako mokadu azkarra eta osasuntsua prestatzeko modu erraza da hau, eta aperitibo aparta eskaintzeko aukera emango digu. Alberjiniak erdibitu ondoren, zeharkako ebakiak egingo dizkiegu azaleraino iritsi gabe, pixka bat gazitu eta buruz behera utziko ditugu sareta batean 30 minutuz, alberjiniak dituen zuku mikatzak kentzeko. 30 minutuak igaro ondoren, alberjiniak garbitu eta labean edukiko ditugu ordubetez 200 ºC-tan mamia gora begira. Erreta daudenean, azala kenduko diegu eta alberjinia zurituak irabiagailu-ontzi batean sartuko ditugu baratxuri-alearekin, sesamo-kremaren koilarakadarekin (edo pixka bat txigortutako sesamo-hazien koilarakada bat), limoi-zuku koilarakada batekin eta oliba-olioarekin batera. Krema fin eta distiratsua lortu arte xehatuko dugu. Gatza neurrian bota eta oliba beltz eta ogitxo txigortuekin batera zerbitzatuko dugu.
Alberjiniak kaloria gutxien dituzten elikagaien artean daude. Kaltzio, zuntz, potasio, iodo, magnesio, fosforo, zink mineralen eta A, B9, C eta K bitaminen kantitate handiak dituzte. Errezeta honetan pate gisa prestatzen dira eta, horretarako, sesamo-krema gehitzen zaie, kalitate biologiko handiko proteina-iturri bikaina eta nahitaezko aminoazidoetan oso aberatsa.  Kaltzioa, burdina, magnesioa, silizea, kromoa eta B eta E taldeko bitaminak ere baditu. Halaber, oso aberatsa da lezitinatan eta garunarentzako elikagai bikaina. Errezeta begetariano aparta da, zapore ederrekoa eta nutrizio-ezaugarri bikainekoa.

Ingredientes (4 personas)

  1. 2 alberjinia
  2. baratxuri-ale bat
  3. 15 ml limoi-zuku
  4. 15 g sesamo-krema
  5. 50 ml oliba-olio birjina estra
  6. 40 g oliba beltz
  7. Gatz pixka bat

sReceta online en: