Izokina txirlekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 245 12%
- Grasas
- 20g 28%
- Grasas saturadas
- 3g 17%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Txirlak lurrunetan irekiko ditugu ur pixka batekin eta gerorako utziko ditugu. Txirlen ura iragaziko dugu.
Baratxuriak txiki-txiki egin eta lurrezko lapikora (edo altzairu herdoilgaitzekora) botako ditugu; lapikoa jada sutan jarrita izango dugu olioarekin.
Irina botako dugu lapikora, sueztitu eta txirlen salda pixka bat eta ur pixka bat botako ditugu.
Saltsa loditu eta perrexila botako diogu, irakin eta gerorako utziko dugu.
Izokina plantxan egingo dugu, buelta eta buelta, gatz pixka batekin eta saltsa berdera botako dugu txirlekin batera. Dena irakin eta gatza botako diogu.
Sutatik kanpo utziko dugu tapa batekin estalita 5 minutuz, mahaira atera aurretik.
Errezeta gozoa, izokinaren zaporea eta txirlena konbinatuz. Omega-3 asegabeko koipe ugariko arrain urdina da izokina, eta koipe hauek bihotz-hodien osasunerako onak dira. Gainera, txirlek eta izokinak kalitate handiko proteina ugari emango dizkiote errezeta honi (27 gramo inguru anoako). Bitaminei eta mineralei dagokienez, kontuan izan errezeta honekin D bitaminaren beharrak aseko ditugula; kaltzioa errazago asimilatzea ahalbideratzen du bitamina honek eta azkenengo datuen arabera gure inguruan bitamina honen gabezia dago. B12 bitamina ugari ere badu (beharrak asetzen ditu) eta B taldeko gainerako bitaminak ere ugari ditu (burdina, potasioa, fosforoa eta selenioa). Hau kontuan izanda, plater honentzako hornigai egokiena ortuariak dira: entsaladak, lurrunetan egindako barazkiak...
Ingredientes (4 personas)
- 500 g izokin zati
- 2 baratxuri ale
- 50 ml oliba-olio birjina
- 100 g txirla
- 5 g irin
- Gatz apur bat
- Perrexil pixka bat
sReceta online en:
