Jogurt eta fruta fresko irabiakia fruitu lehorrekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 211 11%
- Azúcares
- 27g 30%
- Grasas
- 8g 11%
- Grasas saturadas
- 3g 14%
- Sal
- 0,1g 2%
Modo de preparación
Udarea eta banana zurituko ditugu, eta xerratan moztu.
Bi laranjekin eta limoiarekin zukua egingo dugu.
Irabiagailuarekin, udarea eta banana txikituko ditugu, laranjen eta limoiaren zukuarekin batera.
Behin fruta-irabiakia prest eduki, jogurtak banan-banan erantsiko ditugu, nahi dugun testura lortu arte.
Irabiakiak banakako katiluetan zerbitzatuko ditugu, eta fruitu lehorren zati txikiekin apainduko ditugu, hala nola intxaurrak, hur txigortuak eta mahaspasak.
Jogurtaz gain, udarea, banana eta laranja dira irabiaki freskagarri honen osagai nagusiak, eta, hortaz, bitamina-iturri handia da (A pro-bitamina, azido folikoa eta c bitamina, besteak beste) eta mineralak ere baditu. Jogurtak kalitate handiko proteinak, kaltzioa eta B taldeko bitaminak eta A eta D bitamina lipodisolbagarriak eransten dizkio, eta hurrek nutrizio-balioa handitzen dute, koipe kardio-osasungarri ugari dituztelako. Fruta idortuak kontsumitzea estrategia ona da azukrea gehitzea ekiditeko, nahiz eta frutak berez zapore gozoa duten jakiak izan. Errezeta hau adin guztietarako egokia da, eta batez ere fruten eta fruitu lehorren kontsumoa sustatzeko bikaina da, osasunerako onuragarriak diren elikagai horien gomendatutako anoak hartzea kostatzen zaienen kasuan. Azkenbururako, gosariko edo eguneko edozein unetarako mokadu bezala erabil daiteke errezeta hau.
Ingredientes (4 personas)
- 4 jogurt natural
- 1 udare
- 1 banana
- 2 laranja
- 1 limoi
- 50 g intxaur zuritu, hur txigortu eta mahaspasa
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
