Kuiatxo-, urdaiazpiko- eta gazta-milorriak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
30 minututik ordubetera
Kuiatxo-, urdaiazpiko- eta gazta-milorriak

Descargar

kcal
318 16%
Azúcares
5,6 6%
Grasas
22 32%
Grasas saturadas
10 49%
Sal
1 18%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Kuiatxoak zuritu eta xerra luzeetan moztuko ditugu. Tomatea garbitu eta xerra finetan moztuko dugu. Molde laukizuzen batean geruzak jarriko ditugu: hasteko, kuiatxo-xerren geruza bat oliba-olio pixka batekin eta gatz pixka batekin, ondoren urdaiazpiko serranoa, kuiatxoa, tomatea eta gazta, kuiatxoa, urdaiazpikoa eta amaitzeko berriro kuiatxoa. Labean edukiko dugu 30 minutuz 180 ºC-tan. Labetik atera eta epeltzen utziko dugu moldetik atera baino lehen. Labana horzdun baten laguntzarekin moztu eta saltsa arrosarekin lagunduta zerbitzatuko dugu, jaki hotz gisa zerbitzatu nahi badugu, edo tomate-saltsa beroarekin, epel zerbitzatu nahi badugu.
Organismoarentzako propietate onak dituen errezeta gozoa. Kuiatxoak ez du ia kaloriarik. Bere osaeraren % 95, gutxi gorabehera, ura da. Ezaugarri bikainak dituen barazkia da: A, C eta B3 bitamina asko ditu eta baita kaltzioa, burdina, magnesioa eta potasioa ere. Zuntz-kantitate handiak ditu eta, horri esker, asetzen eta gure heste-igarotzearen egoera hobetzen laguntzen du. Urdaiazpiko serranoarekin batera prestatzen da. Urdaiazpikoa jaki ahogozagarria da eta B bitaminaren kantitate handiak ditu, batez ere B6 bitaminarenak. Gainera, fosforoa, zinka, burdina, kaltzioa eta magnesioa ditu, eta gantz-azido asegabeak. Bestalde, kolesterola du eta sodio kantitate handiak, eta hori kontuan hartu behar da. Cheddar gaztak, bestalde, kaloria eta gantz batzuk baditu, baina baita fosforo, zink eta A bitamina kantitate handiak ere. Zapore handiko errezeta da, baina pixka bat koipetsua; horregatik, garrantzitsua da neurrian jatea.

Ingredientes (4 personas)

  1. 2 kuiatxo
  2. 2 tomate heldu
  3. 150 g cheddar gazta
  4. 150 g urdaiazpiko serrano
  5. 20 ml oliba-olio
  6. 250 g etxeko tomate-saltsa
  7. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/