Otarrainxka- eta anana-broxeta

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Otarrainxka- eta anana-broxeta

Descargar

kcal
100 5%
Azúcares
5,1g 6%
Grasas
4,5g 6%
Grasas saturadas
0,7g 4%
Sal
1g 14%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Otarrainxkak gordin zurituko ditugu, eta broxeta batean sartu. Anana otarrainxken tamaina bereko kubo erregularretan moztuko dugu, eta broxetan tarteka sartu. Sukalderako pintzel batekin, broxetak limoiarekin aromatizatutako oliba-olio birjinarekin arinki koipeztatuko ditugu, eta zartaginean edo plantxan egin, su handian 2 minutuz. Buelta emango diegu, bi aldeetatik egin daitezen, eta gainazala egiten den bitartean, gatza botako diegu. Horrez gain, labean ere egin ditzakegu, 200 ºC-ra 10 minutuz. Behin kozinatuta, plantxatik edo labetik aterako ditugu, eta gatz lodiarekin, piperrautsarekin eta oliba-olio birjinarekin onduko ditugu. Maionesarekin egindako saltsekin lagun ditzakegu, hala nola maionesa-saltsa wasabiarekin edo curryarekin edota jogurt-saltsekin.
Otarrainxketan, nabarmentzekoak dira iodoa eta kalitate handiko proteinen kopuru handia. Kolesterola ere badu, eta hori kontuan hartu behar dute hiperkolesterolemia duten kontsumitzaileek. Ananarekin prestatzen da, eta fruta horrek zuntza, potasioa eta C bitamina eransten dizkio. Kaloria gutxi eta ia koiperik ez duen errezeta bat da, baita plater ikusgarria eta oso zaporetsua ere.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g otarrainxka zuritu
  2. 300 g anana natural zuritu
  3. Gatz pixka bat
  4. 2 g piperrauts gozo eta min
  5. 20 ml limoiarekin aromatizatutako oliba-olio birjina

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/