Baratzeko paella
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 326 16%
- Azúcares
- 7,3g 8%
- Grasas
- 4,8g 7%
- Grasas saturadas
- 0,8g 4%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Barazkien frijitukia egingo dugu arrozarentzat. Horretarako, kuiatxoa eta kuia kubotan zatituko ditugu, eta tipula eta piperrak laukitxotan, piperrei aldez aurretik haziak kenduta.
Olioa kazola batean berotu eta tipula su motelean arin frijituko dugu 5 bat minutuz.
Kuiatxoa, kuia, piperrak, zerrendatan moztutako lekak eta laurdenetan moztutako barrengorriak gehitu, eta su motelean utziko ditugu gorritzen hasi arte.
Gatz-puntuan jarriko dugu.
Arroza eta tomate zatituak gehitu, eta barazkiekin sueztitzen utziko dugu.
Barazki-saldarekin edo urarekin estali, eta su motelean egosten utziko dugu 18 minutuz.
Kazola sutatik kendu, eta pausatzen utziko dugu 5 minutuz, estali gabe. Berotan zerbitzatuko dugu.
Errezeta hau plater arina da. Arrozaren karbohidrato konplexuak (xurgapen motelekoak) eta barazkien zuntza, bitaminak eta mineralak ditu. Azken horiek askotarikoak izango dira, barazki-barietate handia dagoelako, kolore guztietakoak. Proteinei dagokienez, askoz gutxiago ditu; eta gantzak are eta gutxiago, gantza duen osagai bakarra oliba-olioa delako. Gainera, osoko arrozarekin egiten bada, substantzia onuragarri gehiago gehituko dizkiogu platerari. Beraz, errezeta gomendagarria da egoera guztietan.
Ingredientes (4 personas)
- 250 g arroz
- 100 g barrengorri
- Kuiatxo bat
- Tipula bat
- 100 g leka
- piper berde bat
- piper gorri bat
- 100 g kuia
- 100 g Cherry tomate (10 tomate)
- Baratxuri-ale bat
- 1 l ur
- 20 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
