Kuskus-pastela laranjarekin eta fruitu lehorrekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 759 38%
- Azúcares
- 21g 23%
- Grasas
- 39g 56%
- Grasas saturadas
- 8g 40%
- Sal
- 0g 1%
Modo de preparación
Kuskusa ur irakinetan egosiko dugu eta, egosi ondoren, arbendol zatituak, hurrak, mahaspasak, laranja-zukua, azukrea eta harrotu arte irabiatutako arrautza-zuringoa gehituko dizkiogu.
Nahaskia koipez igurtzitako banakako moldeetan jarri eta labean edukiko dugu 180 ºC-tan, 20 minutuz.
Labetik atera eta hotzean zerbitzatuko dugu, laranja arraspatuarekin batera.
Azken emaitza dezente kaloriako platera izango den arren, haren osagaien nutrizio-kalitate onari erreparatu behar diogu: kuskusaren karbohidrato konplexuak (xurgapen motelekoak), proteinak, bihotzerako gantz osasungarriak, bitaminak, mineralak eta fruitu lehorren zuntza. PREDIMED saiakerak frogatu duen bezala, elikadura osasungarriaren esparruan fruitu lehorrak eta oliba-olio birjina estra sartzeak, pisua handitu ez ezik pisu osasungarria mantentzen ere laguntzen du, eta gure gantz-profila hobetzen du, hau da, kolesterol “txarra” eta triglizeridoak murrizten eta kolesterol “ona” gehitzen laguntzen du. Fruitu lehorrek, gainera, fitokimikoak dituzte, gure organismoan ondorio onuragarriak (eragin antioxidatzailea, hanturaren eta tumorearen kontrakoa, etab.) dituzten substantzia bioaktiboak.
Ingredientes (4 personas)
- 300 g kuskus
- 100 g arbendol txigortu
- 100 g hur
- 50 g hazirik gabeko mahaspasa
- 50 g gurin
- 20 g azukre
- 2 laranja
- Laranja arraspatua
- Arrautza-zuringo bat
sReceta online en:
