Piper gorri eta baratxuriekin egindako tortilla eta ogi txigortua
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 264 13%
- Azúcares
- 9g 10%
- Grasas
- 11g 15%
- Grasas saturadas
- 3g 14%
- Sal
- 1g 18%
Modo de preparación
Pikillo piperrak txikituko ditugu, ez ditugu oso zati luzeak egingo, eta tipulina eta baratxuria brounoisse erara txikituko ditugu (oso zati txikietan). Olio beroarekiko zartagin batean tipulina eta baratxuria salteatuko ditugu. Tipulina bigundutakoan piperrak bota eta sueztitu egingo ditugu denak, piperra pixka bat egin arte eta gatza botako diegu.
Arrautzak irabiatu, salteatura bota eta dena ongi nahastuko dugu. Lau tortilla txiki egingo ditugu ogi txigortuaren gainean hobeto jartzeko (bat egin eta lau zati ere egin daiteke). Tortillak itsasten ez den zartagin batean egingo ditugu eta borobilak izango dira, opil motakoak. Ogi txigortua eta letxuga eta berro entsaladarekin batera aterako dugu mahaira, ozpin-olioarekin gozatu ondoren.
Ogi txigortu hau gosaritarako izan daiteke, hamarretakoan edo askarian hartzeko (ogitarteko gisa) edo afaltzeko, hornigai gisa entsalada jarrita. Errezeta begetarianoa da, eta horrelako dieta dutenentzako ez ezik, denentzako da gomendagarria astean 2 egunez "dieta barazki-jalea" egitea, hau da, haragirik eta arrainik ez jatea. Nutrizionalki errezeta honek proteina onak emango dizkigu, arrautzarenak, ogi integralaren karbohidrato konplexuak eta zuntzak; bitaminei eta mineralei dagokienez, arrautzaren koipe edukiaren bitamina lipodisolbagarriak dauzkagu (A, E eta D bitaminak). Gaur egun badakigu arrautza baten kolesterol edukiak ez duela odoleko kolesterolean eraginik eta egunean arrautza bat jatea elikadura osasungarria izan daitekeela, haragi gorri edo hesteki gutxiago jango baita horrela.
Ingredientes (4 personas)
- 4 arrautza
- 200 g pikillo piper gorri
- tipulin 1
- 2 baratxuri ale
- 20 ml oliba-olio birjina
- 200 g ogi integral
- 100 g letxuga
- 75 g berro
- Oliba-olio birjina estra eta ozpina, gozatzeko
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
