Tomate, mertxika eta luzokerren entsalada ozpinetakoen ozpin-olioarekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad para principiantes
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 178 9%
- Azúcares
- 6,6g 7%
- Grasas
- 16g 23%
- Grasas saturadas
- 3g 13%
- Sal
- 0,5g 9%
Modo de preparación
Luzokerrak garbitu, zuritu, eta xerratan moztuko ditugu.
Mertxika zuritu, eta xafla mehetan moztuko dugu.
Tomatea garbitu, eta ataletan moztuko dugu.
Ozpin-olioa egiteko, ozpinetakoak txiki zatitu, eta oliba-olioarekin, limoi-zukuarekin, ozpin baltsamikoarekin eta gatzarekin nahastuko ditugu.
Luzoker-xerrak eta tomate-atalak hozkailutik atera berri platerean jarriko ditugu, eta ozpinetakoen ozpin-olioa gainetik bota.
Mertxikarekin apainduko ditugu platerak, eta unean bertan zerbitzatu.
Tomateak bitamina eta mineral ugari ditu, eta baita antioxidatzaileak ere, hala nola likopenoa (kolore gorria ematen dion pigmentua). Errezeta honetan, tomateaz gain, luzokerra eta mertxika dira protagonistak. Luzokerrek energia-balio txikia dute, ur ugari dutelako, eta mertxika sasoiko fruitua da, hilabete honetan Calandakoak ditugularik nabarmenenak. Hortaz, osagaiak eta horien elikadura-ezaugarriak ikusita, plater freskagarria, zaporetsua, kaloria gutxikoa eta oso elikagarria da, udarako bereziki egokia. Eta, gainera, ozpinetakoekin egindako ozpin-olioari esker, originala ere bada.
Ingredientes (4 personas)
- 200 g luzoker
- 1 mertxika
- 1 tomate
- 15 g oliba
- 15 g tipulina ozpinetan
- 20 g luzokertxo ozpinetan
- 60 ml oliba-olio
- 10 ml limoi-zuku
- 10 ml ozpin baltsamiko
- Gatz-pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
