Tomateak labean fruitu lehor xehatuekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 230 12%
- Azúcares
- 6,5g 7%
- Grasas
- 18g 25%
- Grasas saturadas
- 1,6g 8%
- Sal
- 0,4g 7%
Modo de preparación
Tomateak erditik zentzu perpendikularrean moztuko ditugu. Estutu egingo ditugu, haziak kentzeko. Ondoren, pixka bat gazitu eta alderantziz utziko ditugu, xuka daitezen. Zartagin batean olioa berotu eta tomateak jarriko ditugu, moztutako aldea behera begira dutela. Pixka bat egin eta azala ertzetan harrotzen denean, buelta emango diegu.
Tomateak frijitzen diren bitartean, baratxuriak brunoise erara zatituko ditugu (txiki-txiki eginda), eta sukaldeko robotean edo almaiz batean birrindutako fruitu lehorrekin nahasiko ditugu. Tomateak karamelutzen hasten direnean, zartaginetik atera eta labe-erretilu batean ipiniko ditugu. Fruitu lehorren eta baratxuriaren nahaskia gainetik botako diegu.
180 ºC-tan aldez aurretik berotutako labean hamar minutuz edukiko ditugu, baina lehortu gabe.
Plater honek lagungarri gisa edo hasierako gisa balio dezake. Zuntz, bitamina, mineral, gantz eta landare jatorriko proteina ugari gehitzen dizkio menuari. Begetariano eta beganoentzako plater egokia da. Aukera ona da gure dietan fruitu lehorrak sartzeko. Egunean fruitu lehorren anoa bat hartzea gomendatzen da. Landare-hornigaiak erabiltzea garrantzitsua da hartzen dugun animalia-proteinen kantitatea murrizteko, gomendatutako kantitatea baino askoz handiagoa baita.
Ingredientes (4 personas)
- 4 tomateak
- 2 baratxuri-ale
- 50 g hur txigortu
- 50 g arbendol txigortu
- 50 g pistatxo
- 40 ml oliba-olio birjina estra
- Perrexila
- Gatz pixka bat
- Piperbeltza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
