Txerri-azpizuna sagar- eta mahats-saltsarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 263 13%
- Azúcares
- 12g 13%
- Grasas
- 8g 12%
- Grasas saturadas
- 3g 14%
- Sal
- 1g 11%
Modo de preparación
Tipulak zerrenda mehetan moztuko ditugu, eta oliba-olioarekin su oso txikian frijitu, sagarrarekin eta mahatsekin batera. Sagarra zurituta eta zatituta egongo da, eta mahatsak erditik moztuta eta pipitarik gabe.
Maiz eragin, itsats ez daitezen. Ardoa botako diogu, eta kozinatzen jarraituko dugu, tipula konfitatuta eta sagarra ia deseginda dagoen arte.
Puregailutik pasako dugu tipula, mahats eta sagar sueztituak, krema homogeneoa lortu arte. Gero, gatza bota, eta gerorako gordeko dugu.
Azpizunei kanpoko gantza kenduko diegu, eta gazituko ditugu, erre bitartean ez dezaten forma galdu.
Zartagin batean osorik gorrituko ditugu oliba-olio pixka batekin, eta, ondoren, labean erreko ditugu 200 ºC-ra, 10 minutuz. Sarritan emango diegu buelta, gainazal osoa homogeneoki egin dadin. Behin erreta daudenean, xerra mehetan moztuko ditugu.
Azpizunak platerean zerbitzatuko ditugu, tipula konfitatuz eta sagarrez egindako kremarekin, kremari errekiaren zukua bota ondoren.
Kontuan izanik txerri-haragiarekin egindako errezeta dela eta azken gomendioen arabera ez dela komenigarria haragi gorriak eta prozesatuak astean bitan baino gehiago kontsumitzea, errezeta interesgarria da aukeratutako piezarengatik zein hura prestatzeko garnizioarengatik. Azpizuna txerriaren zati gihartsuetako bat da, eta, beraz, koipe gutxi dauka. Gainera, kalitate handiko proteinak ematen ditu (haragien ezaugarri orokorra da hori). Ikusten dugunez, tipula askorekin eta frutarekin lagunduta dago, eta horrek mantenugai onuragarriak erantsiko dizkio platerari, ia kaloriarik gehitu gabe. Errezeta zaporetsua eta originala da.
Ingredientes (4 personas)
- 500 g txerri-azpizun
- 400 g tipula
- 1 sagar
- 150 g mahats beltz
- 100 ml ardo beltz
- Piperbeltz beltza
- 15 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
