Txitxirioak ziazerbekin eta bakailaoarekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 2 ordu baino gehiago

- kcal
- 359 18%
- Azúcares
- 2,5g 3%
- Grasas
- 13g 18%
- Grasas saturadas
- 1,6g 8%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Aurreko gauean, beratzen ipiniko ditugu txitxirioak.
Bakailaoa 24 orduz gezatzen jarriko dugu, eta gutxienez 8 orduro aldatuko diogu ura.
Bakailaoa uretik atera, azala eta hezurrak kendu, lehortu eta izpitu egingo dugu.
Ziazerbak garbitu, xukatu eta zatituko ditugu.
Eltze bat sutan jarriko dugu ur askorekin, eta olioaren erdia, baratxuri-atal osoak zuritu gabe eta ebaki bat eginik, eta tipula erdia zurituta gehituko dizkiogu.
Irakitear dagoenean, txitxirioak gehitu eta su motelean egosten utziko dugu, estalirik, samurtu arte (2 ordu inguru). Jarraian, bakailaoa eta ziazerbak gehituko ditugu eta 10 minutuz-edo guztia batera egosten utziko dugu.
Bitartean zartagin bat jarriko dugu sutan soberako olioarekin, eta bero dagoenean sua jaitsi, eta gainerako tipula botako dugu, irabiatzen dugun bitartean. Tipula samur dagoenean piperrautsa gehituko diogu, ondo eraginez, pikorrik ez sortzeko eta piperrautsa ez erretzeko. Ondoren, txitxirio-saldaren koilarakada batzuk gehituko ditugu, ondo nahastuko dugu dena, sua bizituko dugu eta minutu batez erregosiko dugu egurrezko koilara batekin nahastuz.
Txitxirioen eltzean bota, nahastu, eta su motelean egosten utziko dugu 15 bat minutuz, eltzea estali gabe.
Txitxirioak, gainerako lekaleak bezala, ezaugarri nutritibo interesgarriak dituztelako nabarmentzen dira. Karbohidrato konplexuak, landare-proteinak, bitaminak, mineralak eta zuntza lortzeko modu ona dira. Oso koipe kantitate txikia dute, eta koipe edukia handitzen ez duten elikagaiekin prestatzen badira (txorizo, odolki, urdai… gabe), kasu honetan bezala, plater erabat gomendagarria dira elikadura osasungarria izateko. Ziazerbek bitaminaz, mineralez, zuntzez eta eragin antioxidatzailea duen hainbat substantziaz aberasten dute platera. Horien artean, nabarmentzekoak dira A probitamina eta azido folikoa. Ziazerba eta tipula edukiarekin, barazki-errazio bat gehitzen diogu errezetari. Gainera, bakailao kantitate txikia daramanez, kalitateko proteinak gehitzen ditu ia-ia koiperik ekarri gabe, bakailaoa arrain zuria baita, eta zapore bereizgarria ematen dio platerari. Laburbilduz, bete-beteko errezeta da eta ederki har daiteke plater bakar gisa ere.
Ingredientes (4 personas)
- 250 g txitxirio
- 250 g ziazerba
- 200 g bakailao
- 50 ml oliba-olio birjina
- 150 g tipula
- 2 baratxuri-atal
- Piperrautsa
- Gatz apur bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
