Zekor-azpizuna belar finen kremarekin eta erregositako txanpinoiekin.

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Zekor-azpizuna belar finen kremarekin eta erregositako txanpinoiekin.

Descargar

kcal
289 14%
Azúcares
3,1g 3%
Grasas
13g 19%
Grasas saturadas
7g 33%
Sal
1g 10%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Tipula eta baratxuriak erregosiko ditugu zuritu eta julianan txikitu ondoren (tira finak), su ertainean erregosiko ditugu 10 minutuz oliba-olio bero pixka batekin zartagin baten. Tipula garden bihurtutakoan, txanpiñoiak botako ditugu garbituta eta lau zati eginda, baita gatza eta piperbeltza ere. 15 minutuz egiten utziko ditugu. Txanpiñoiak egindakoan, gerorako gordeko ditugu, hornigai gisa. Azpizuna itsasten ez den zartagin oso bero batean egingo dugu oliba-olioz apur bat eginda eta egindakoan gatz pixka bat botako diogu. Atera azpizuna zartaginetik eta desglasatu egingo dugu, hau da, zartaginean geratu diren zukuak aprobetxatuko ditugu. Ardo zuria bota, ia dena lurruntzen utzi eta jarraian esnegain likidoa eta belar usaintsuak botako ditugu. Irakin egingo dugu krema homogeneoa lortu arte, murrizten utzi eta gatza botako diogu (oso lodia izanez gero, ur epel pixka bat botako diogu). Jarri saltsa eta azpizuna saltsa honekin eta txanpiñoiekin aterako dugu mahaira.
Errezeta honetako izar nagusia zekor-azpizuna da; haragi gorria izan eta, ondorioz, bere kontsumoaren maiztasuna apur bat kontrolatu beharra dagoen arren (astean pare bat anoa baino gehiago ez), haragi gorri gihartsua da, hau da, gantz ase gutxien duena, izan ere, azpizunaren 100 gramok 3 gramo gatz baino apur bat gehiago ditu guztira, eta horietatik 1,3 gramo dira gantz aseak, gutxi gorabehera. Eduki nutrizionalik handiena proteinetatik dator; 100 gramo azpizunetan 20 gramo proteina daude, gutxi gorabehera eta gainera kalitate handikoak dira. Honen ondorioz, bere balio kalorikoa ez da oso handia, 100 gramoko 110 kilokaloria inguru baititu eta kontuan izanda anoa bat 125 gramo inguru izaten dela, 140 kilokaloria inguru izango ditu. Gainera, B taldeko bitaminak ditu, burdina, fosforoa, potasioa, selenioa eta zinka. Kasu honetan, plater honek balio kaloriko handiagoa eta gantz gehiago du, saltsaren ondorioz; nahiz eta saltsa hau egun berezietarako utzi daitekeen eta azpizuna erregositako tipula eta txanpinoiekin aurkeztu. Horrela, errezetak kaloria eta gantz gutxiago izango du eta barazkiak edukiko ditugu hornitzeko.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 600 g zekor-azpizun
  2. 100 g txanpiñoi
  3. tipula bat
  4. 2 baratxuri ale
  5. 20 ml oliba-olio
  6. 100 ml ardo zuri
  7. 100 ml esnegain likido
  8. Perrexil
  9. Oreganoa (nahi adina)
  10. Ezkaia
  11. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/