Kuia, patata eta azenario krema

  • Entrante
  • 2620 visitas
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
De 30 minutos a 1 hora
Precio bajo
Precio bajo
Nutri-score
Kuia, patata eta azenario krema

Descargar

kcal
216 11%
Azúcares
9,74 11%
Grasas
9,46 14%
Grasas saturadas
4,18 21%
Sal
0,63 10%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Zuritu eta moztu kuia, barneko haziak eta filamentuak kenduta. Zuritu eta moztu patatak. Garbitu eta moztu porruak xerratan. Garbitu eta moztu perretxikoak. Zuritu eta txikitu baratxuria. Garbitu, lehortu eta txikitu perrexila. Moztu gazta txirbil finetan zuritzeko gailu batekin.  Jarri olio apur bat eltze batean eta sueztitu porrua 5 minutuz. Jarraian, estali urarekin, bota gatza eta piperra, eta egosi 20 minutuz. Birrindu, bota gatz eta piperbeltz gehiago (beharrezkoa bada), eta bero gorde.  Jarri zartagin bat berotzen olio apur batekin eta erantsi baratxuria. Gorritzen hasi orduko, bota perretxikoak eta salteatu 5 minutuz. Erantsi gatza eta piperra eta gehitu perrexila.  Banatu krema lau plater sakonetan eta amaitzeko, jarri perretxikoak eta gazta-txirbilak plateraren erdian.  Kuia-krema hau bezalako barazki-kremak oso gozoak eta osasungarriak dira. Kremak osatzeko, zapore gehiago emango dieten zenbait osagai erantsi dezakezu; hala nola: urdaiazpiko edo gazta txirbilak, askotariko perretxikoak… 
Barazki-krema beroak udazken edo negurako aukera bikaina dira: ia edozein barazki erabili daiteke, eta egiteko errazak, izozteko aproposak eta oso osasuntsuak dira.  Nutrizio-propietateak. Barazkiek kaloria, grasa eta proteina gutxi dituzte. Errezeta honetan, kuiak zuntz apur bat eta hainbat motatako bitamina eta mineralak eskaintzen ditu. Batez ere, karotenoak nabarmentzen dira, kolorea ematen diotenak eta gorputzak A bitamina bihur ditzakeenak. Amarrua. barazki batzuk (porrua, baratxuria) aldez aurretik sueztituz edo gazta ondua erantsiz, zapore biziagoa lortuko duzu eta beraz, gatz-kopurua murriztu ahal izango duzu.  Egosketaren nutrizio-galera murrizteko, saiatu ur gehiegi ez botatzen (nahiko izango da barazkiak estaltzeko adina ur jartzea) eta egosketa-denbora ez luzatzen.  Egokia. Laktobegetarianoentzat. Errezeta hau beganoentzako egokia ere izan daiteke, gazta kenduz edo beganoentzako gazta erabiliz gero. 

Ingredientes (4 personas)

  1. -1 kg kuia n
  2. -300 g patata n
  3. n-2 porru n
  4. n-200 g perretxiko (kardu-ziza, barrengorriak, shitake…) n
  5. n-2 perrexil-adar n
  6. n-80 g Mantxako ardi-gazta ondu nn
  7. -1 baratxuri-ale nn
  8. -Oliba-olioa n
  9. n-Gatza eta piperbeltza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/