Ale osoko pizza urdaiazpiko egosiarekin eta orburuekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Ale osoko pizza urdaiazpiko egosiarekin eta orburuekin

Descargar

kcal
298 15%
Azúcares
4,6g 5%
Grasas
10g 14%
Grasas saturadas
3g 15%
Sal
1g 13%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Pizzaren orea egiteko, gatza eta irina nahastuko ditugu lehenik. Bestalde, legamia ur epeletan disolbatuko dugu (40-45ºC), oliba-olio birjina estrako koilarakada batekin. Ondoren, entsalada-ontzi edo bol handi gisako ontzi batean, ale osoko irina eta, pixkanaka-pixkanaka, ur epela gehituko ditugu, ore trinko eta malgu bat lortu arte, itsasten ez dena. Orea egin ostean, bolari forma eman eta atseden hartzen utziko dugu, zapi heze batekin estalita, gutxi gorabehera tamaina bikoiztu arte. Bola berriro oratu eta pixkanaka luzatzen joango gara plater handi baten forma eta, gutxi gorabehera, zentimetro bateko lodiera emanez. Olioz igurtzitako oinarri metaliko baten gainean jarriko dugu, itsatsi ez dadin, eta 10 minutuz erreko dugu labean 200ºC-tan. Pizzaren orea apur bat egin ostean, labetik atera eta tomate frijituzko oinarri bat jarriko dugu. Oso zati txikitan moztutako tipula, dado txikitan edo tiretan moztutako urdaiazpiko egosia eta kontserbako orburuak xukatuta eta erditik moztuta gehituko ditugu. Pizza gazta arraspatuarekin apaindu eta 15 minutuz egingo dugu aldez aurretik 200°C-tan berotutako labean.
Etxean egindako pizza oso plater ona da familian egiteko, txikienek lagun baitezakete egiten eta, horrela, janaria prestatzearen ohitura osasungarria ezagutzeko aukera dute. Nahastu, oratu, tomatea eta osagaiak bota diezazkieke pizzari… Kasu honetan, gainera, elikagai osasuntsuen kontsumoa bultzatzen da, orea ale osoko irinarekin egingo delako eta osagai gehienak barazkiak direlako: tomate-saltsa, tipula eta orburuak. Azken horiek, oro har, ez zaizkie txikienei gustatzen, eta agian honela janda errazago gehi daitezke dietan. Pizzaren oreak karbohidrato konplexuak ditu eta, ale osoko irina erabiltzean, irin findua erabilita baino zuntz, proteina eta mineral gehiago izango ditu. Barazkiak bitamina, mineral eta ekintza antioxidatzaileko substantzia desberdinen iturri on dira, osasunerako oso onuragarriak izanik. Urdaiazpiko egosiak eta gaztak proteinak ematen dizkiote errezetari eta urdaiazpiko egosiak badu abantaila bat ere, ia koiperik ez izatea. Seguru asko, ez diogu gatzik bota beharko, osagaietako batzuk gatz dezente dutelako: urdaiazpikoak, gaztak eta tomate frijituak eta alkatxofek, kontserbakoak badira. Gainera, oliba-olio estra, alkatxofak eta gazta zapore nabarmeneko osagaiak dira.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 200 g ale oso irin
  2. 150 ml ur
  3. 10 ml oliba-olio birjina estra
  4. 10 g inguru okindegiko legami (2 zorro)
  5. 60 g tomate frijitu
  6. 8 orburu kontserban
  7. 200 g urdaiazpiko egosi
  8. 50 g tipula
  9. 60 g urtzeko gazta, pizzak egiteko berezia dena

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/