Arrain krema arina, tomatetxo erreekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 218 11%
- Azúcares
- 3,7g 4%
- Grasas
- 5,9g 8%
- Grasas saturadas
- 1g 5%
- Sal
- 1g 12%
Modo de preparación
2 litro uretan, baratxuri alea eta perrexil eta tipula pixka bat jartzen dira. Ura irakiten hasitakoan, zapoa botatzen zaio garbituta eta hezurrekin, eta legatza zatituta eta gatza botata. Dena 20 minutuz egosten da. Gero, salda hori iragazi egiten da eta beste ontzi batera igarotzen da.
Zartagin batean txikitutako tipulak eta cherry tomateak egiten dira. Tipula bigundutakoan eta tomatetxoak egindakoan, erretilu batera ateratzen dira geroago erabiltzeko. Zartagin horretan bertan, eta olio pixka batekin, ogi zati meheak frijitzen dira. Frijitutakoan, koilarakada bat piperrauts gozo botatzen zaie, sutatik kanpo sueztitu eta saldatara botatzen dira. Desegin arte irakin behar du eta krema fin-fina lortu behar da. Gatza bota eta gorde egiten da.
Ondoren, zapoa eta legatza txikitzen dira, eta toki bero batean uzten dira. Txirlak lurrunetan ireki behar dira eta ganba isatsak zuritu eta erregosi egiten dira apur bat.
Amaitzeko, plater bakoitzean tipula eta tomatetxoak jartzen dira eta egositako itsaskiak eta arrainak, dena beroa egon behar da eta oliba-olio birjin apur bat eta ezkata-gatza botatzen zaie. Arrain salda krematsua jartzen da ondoan, oso beroa, bakoitzak nahi duen adina hartzeko.
Arrain eta molusku krema goxoa da. Arrain bigunak erabili dira, gantz gutxi eta zapore leunekoak, txirlekin eta ganbekin oso ondo datozenak; gantz eta kolesterol eduki txikia dute gainera. Lehenengo edo bigarren platera izan daiteke, baita hasierakoa ere. Anitzagoa ere izan daiteke, arrain eta itsaski konbinazio gehiago eginez gero. Hilabete hotzetarako errezeta egokia.
Ingredientes (4 personas)
- 300 g zapo
- 200 g legatz
- 100 g txirla
- 200 g zuritutako ganba
- 100 g tipula
- 200 g cherry tomate
- Baratxuri ale bat
- 100 g ogi lehor
- 20 ml oliba-olio birjina
- Gatz pixka bat
- Perrexil adar batzuk
- 5 g azafrai
- 4 g piperrauts
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
