Gerezi- edo pikota-gazpatxoa
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 252 13%
- Azúcares
- 25g 27%
- Grasas
- 11g 15%
- Grasas saturadas
- 1,7g 9%
- Sal
- 0,5g 8%
Modo de preparación
Hezurra kenduko diegu gereziei eta baratxuri-alea, tomateak eta piperra zatituko ditugu. Guztia batera beratzen utziko dugu laranja-zukuaz hozkailuan ordubetez.
Hoztuta eta beratuta dagoenean olioarekin, ur oso hotzarekin eta ur horretan beratzen jarritako ogi-apurrak eta Jerezko ozpin bat nahastuko ditugu, eta irabiagailuarekin birrinduko dugu. Ondoren, gazpatxoa iragazki txinatarretik pasako dugu, krema fin bat gera dadin.
Gatza nahikoa baduen begiratu eta oso hotz zerbitzatuko dugu, osagarri gisa broxeta txiki bat ezarrita: gerezia-piper berdea-cherry tomatea...
Gazpatxoa osasuna zaintzeko modu erakargarri eta freskoa da tenperatura igotzen hasten denean, eta entsaladez gain, egunero gomendatzen den barazki gordin kopurua jateko, horrela propietate guztiak mantentzen dituztelako; besteak beste C bitamina, berotan zati handi bat suntsitzen baita. Errezeta hau nahikoa originala da, betiko gazpatxoaren aldaera bat delako, halako plater osasuntsu bat aldatzeko ideia ona izanik. Errezeta honek dituen bitaminen artean C bitamina, betakarotenoak eta folatoa nabarmentzen dira. Lehen biek propietate antioxidatzaileak dituzte, minbizitik eta gaixotasun kardiobaskularretatik babesteko ezaugarriak dituzte esan ohi da, eta gorputzeko hainbat prozesutan ere esku hartzen dute. Folatoak ezinbestekoak dira haurdunaldian, harreman estua baitago haren gabeziaren eta fetuaren hodi neuraleko akatsen artean (adibidez, arantza bifidoa). Barazkiak eta frutak bezalako zuntz askoko elikagaien kontsumoak idorreria, diabetea, gizentasuna eta koloneko eta esteetako minbizia bezalako gaixotasunak ekiditen laguntzen du.
Ingredientes (4 personas)
- 350 g gerezi (edo pikota)
- 500 g tomate
- 120 g cherry tomate (12 tomate)
- 2 piper berde
- 1 baratxuri-ale
- 40 ml oliba-olio
- 20 ml ozpin baltsamiko
- 250 ml laranja-zuku
- 50 g ogi-apur
- Gatz pixka bat
sReceta online en:
