Kiwi, soja, otarrainxka eta ahuntz-gazta entsalada

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad
Tiempo
Kiwi, soja, otarrainxka eta ahuntz-gazta entsalada

Descargar

kcal
377 19%
Azúcares
9g 10%
Grasas
30g 43%
Grasas saturadas
5g 24%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Uraza julianan txikituko dugu, tomateak erdibitu, kiwi zati finak egin eta gazta puska txikiak egingo ditugu. Osagai denak ontzi batean nahastuko ditugu, soja-kimuekin batera. Entsalada amaitzeko, egosi eta zuritutako otarrainxka zatiak botako dizkiogu. Olio-ozpina botako diegu osagai guztiei eta olio-ozpin hori egiteko, oliba-olio birjin estra, limoi-zukua, laranja-zuku pixka bat, gatza eta zatitutako tipulin zati batzuk erabiliko ditugu. Jan aurretik gozatuko dugu.
Entsalada honek, bere osagai originalengatik harrituko zaitu. Kontrastea dago kiwiaren, otarrainxken eta gaztaren zaporeen artean eta oso plater goxoa da. Mantenugaiei dagokienez, gainerako barazki-entsaladek bezala zuntz, bitamina eta mineral ugari du, otarrainxken eta gaztaren proteinez gain eta bihotzarentzako koipe osasungarriak ditu oliba-olio birjinak. Koipe askoko errezeta dirudien arren, kontuan izan behar da koipe hauetako gehienak oliba-olio birjinarenak direla eta koipe hori mesedegarria da. Kaloriei dagokienez, koipearekin gertatzen den gauza bera gertatzen da, osasungarria da eta plater nahiko osoa ere bai, zereal integrala zati bat erantsiz gero (pasta, arroza, kuskusa, kinoa...) edo patata gehituz gero. Horrelakoetan menu osoa genuke eta azkenburukoa besterik ez genuke faltako.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 200 g uraza
  2. 100 g soja-kimu
  3. 100 g tomate cherry (7-10 tomate)
  4. 2 kiwi
  5. 100 g otarrainxka
  6. 80 g ahuntz-gazta
  7. 100 ml oliba-olio birjin estra
  8. 40 ml laranja-zuku
  9. 30 ml limoi-zuku
  10. Tipulina
  11. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/