Eskabetxean jarritako zerbaren orrimamiak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad alta
Tiempo
30 minututik ordubetera
Eskabetxean jarritako zerbaren orrimamiak

Descargar

kcal
337 17%
Azúcares
15g 16%
Grasas
28g 39%
Grasas saturadas
4g 18%
Sal
0,1g 2%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Eskabetxea prestatuko dugu. Kazola batean jarriko ditugu bi baratxuri-ale oso, zurituta, koilarakada bat sagar-ozpin, 6 koilarakada oliba-olio eta ereinotz-hosto bat, eta su motelean edukiko dugu nahaskia 15 minutuz; ia amaieran, segundo batzuk falta direnean, tipulin txikitua eta gatz pixka bat gehituko dizkiogu eta sutatik kenduko dugu epeldu dadin. Zerbaren zati berdea kenduko dugu, zurtoin zuri edo orrimamia utziz. Hosto berdeak utzi egingo ditugu beste egun batean purea egiteko. Orrimamiak ondo garbitu eta zati gogorreneko hariak kenduko dizkiegu. 5 bat zentimetroko luzerako laukizuzenetan moztu eta eskutada bat perrexil (ez belzten lagunduko du) eta gatza gehitutako uretan egosiko ditugu ordu erdiz. Orrimamiak egosi ondoren, uretatik atera eta erretilu batean utziko ditugu hozten. Hozten direnean, orrimami egosiak eskabetxe epeletan sartu eta sutan jarriko ditugu berriro. Poliki-poliki irakiten hasten denean, 1 minutuz eduki, sutatik kendu eta epeltzen utziko ditugu. Gustatzen bazaigu, piperrauts gozoa edo min pixka bat gehituko dugu, orrimamiak eskabetxetan utzi eta hasierako plater gisa zerbitzatuko ditugu.
Zerbak Europan kontsumo handienetarikoa duten barazkiak dira eta organismoarentzako nahitaezkoak diren mantenugai ugari dituzte. Lehenik eta behin, A bitamina kantitate handiak dituzte; bitamina horren kantitate handienetakoa duen barazkia da. B1, B3, B5, B6, B9 bitaminak ere baditu, organismoko ehunen funtzioetarako nahitaezkoak direnak. Antioxidatzaileak ere baditu,z esaterako, C bitamina. Oso aberatsa da K bitaminatan, hain zuzen ere, barazkien artean K bitamina gehienetakoa duena da. Kobrea, kaltzioa, potasioa, burdina, manganesoa eta fosforoa ditu. Zuntz disolbagarri asko du, eta horrek idorreria prebenitzen du. Kaloria gutxi ditu eta egokia da hainbat eta hainbat kontsumitzailerentzat. Eskabetxetan jartzen dira. Eskabetxea elikagaiak kontserbatzeko antzinatik erabiltzen den teknika bat da. Kasu honetan sagar-ozpina erabiltzen da kontserbagarri gisa, eta horrek zapore bereizgarria ematen dio jakiari. Piperrek, berriz, zaporea ematen diote eta bere propietate antioxidatzaileak. Koipe ugariko errezeta da, olio-kantitate handia erabiltzen delako. Horregatik, kontsumo moderatua egiteko gomendatzen da.

Ingredientes (4 personas)

  1. zerba freskoen 350 g orrimami
  2. perrexil-eskutada bat orrimamiekin batera egosteko
  3. Eskabetxea egiteko:
  4. 100 ml oliba-olio birjina estra
  5. limoi bat
  6. 2 baratxuri-ale
  7. 15 ml sagar-ozpin
  8. 2 g askotariko piperbeltz-ale
  9. 2 g piperrauts min
  10. ereinotz-hosto bat
  11. tipulin-zurtoin batzuk

sReceta online en: