Txitxarroa barazkiekin eta patatekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad
- Tiempo

- kcal
- 363 18%
- Azúcares
- 3,9g 4%
- Grasas
- 21g 30%
- Grasas saturadas
- 2g 10%
- Sal
- 1g 10%
Modo de preparación
Lapiko bat su baxuan jarriko dugu olio apur batekin eta juliana-eran ebakitako tipularekin eta gorritzen utziko dugu, tapatuta, urre-kolorea hartu arte.
Orduan, patata xaflatan, juliana-eran (tira finetan) ebakitako lekak, xerratan ebakitako piper berdea, dadotan moztutako tomatea eta baratxuri-xaflak gehituko ditugu, eta guztia hamar bat minutuz egiten utziko dugu gatz apur batekin.
Barazki horiek labeko plaka batera aterako ditugu eta bertan erabat garbitu eta hezurrak kendutako arrain-solomoak jarriko ditugu. Arrandegian eska dezakegu arraina garbitzeko eta solomotan mozteko.
Arrainari gatza bota eta erretilua aurrez 180 ºC-tan berotutako labean sartuko dugu 10 minutuz.
Txitxarro-solomoak juliana-eran ebakitako barazkiak eta patata plateraren oinarri gisa direla zerbitzatuko dugu.
Txitxarroa arrain koipetsu bat da, hau da, urdin deritzena, nahiz eta koipea kardiosasuntsua den (omega 3), adibidez, odoleko kolesterol "txarra" (LDL) gutxitzen laguntzen dute, eta kolesterol "ona" (HDL) gehitzen. Gainera, balio biologiko eta kalitate handiko proteina-iturri ona da. Oraingo honetan, txitxarroa patatekin eta hainbat barazkiekin egindako hornigai batekin laguntzen da, karbohidratoak, bitaminak, mineralak, zuntzak eta ekintza antioxidatzailea duten substantziak gehituz platerari.
Ingredientes (4 personas)
- 800 g txitxarro (2 txitxarro)
- 2 patata ertain
- 1 tipula
- 100 g leka
- 1 tomate handi
- 1 piper berde
- 1 baratxuri-ale
- Pipermina
- 40 ml oliba-olio
- Gatz apur bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
